GARA > Idatzia > Euskal Herria

HERNEk eta BFk emankumeen aurkako erasoak salatu dituzte Hernanin

GARA |

Hernaniko Emakumeen taldeak, HERNEk, eta Bilgune Feministak sagardotegi denboraldia hasi zenez geroztik emakumeen aurkako erasoak areagotu egin direla salatu zuten.

Euren esanetan, emakumeak jai giro horietara ondo pasatzera badatoz ere, kasu askotan jarrera sexistekin egiten dute topo. «Babosoak gerturatzen zaizkigu, begirada lizunaz biluzten gaituzte, iraintzen gaituzte, baimenik gabe ikutzen gaituzte; begiradaz, ukimenez eta hitzez erasotzen digute», azaldu zuten.

Ildo horretan, emakumeen eskubideak errespeta daitezen exigitu zuten. «Ondo pasatzeko, ligatzeko, jaiaz disfrutatzeko... eskubidea baitugu, bai eta bortxarik gabe, indarkeriarik gabe, derrigortu gabe, behartu gabe, gogorkeriarik gabe, hertsapenik bage, beldurrik gabe bizitzeko ere».

Bi taldeen esanetan, guztien ardura da jai giro parekideaz gozatzea. Horregatik, edozein erasoren aurrean erantzun firme eta gogorra ematea eskatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo