GARA > Idatzia > Athletic

Superliga

San Mamesen, amorrua garaitzera bideratzera

GARA | BILBO

Aste Santuko etena amaitu da, eta San Mames zelai izugarrian ekingo dio Athleticek txapelketa eskuratzeko azken txanpari. Federazioaren epai polemikoaren ostean, Espanyol lider da, eta Athletici legez zegozkion hiru puntuak kentzeko hartutako erabakiaren amorrua Atletico de Madrilen aurka bideratzen saiatuko dira Iñigo Juaristiren neskak igande eguerdian jokatuko duten neurketan.

Beste euskal talde batek ikaragarri lagun diezaioke Bizkaikoari, nahiz eta Lagunak Nafarroakoak nahikoa duen bere egoera kezkagarriarekin, azkena baita salbatzetik lau puntura. Nafarrek Espanyolen etxean jokatuko dute, eta Bartzelonan irabazteak poz bikoitza ekarriko lioke euskal futbolari.

Egoera lasaiagoa da Realeko neskentzat, baina ez daukate erlaxatzerik. Gipuzkoarrek Levanteren aurka jokatuko dute Zubietan, eta hark ezer gutxi du jokoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo