GARA > Idatzia > Eskubaloia

Asobal Liga

Lan zailak ditu Bidasoak ligako zulotik irteteko Valladoliden aurkako partidan

GARA | IRUN

Bidasoak lan oso zailak ditu gaur, 20.00etan; izan ere, Valladoliden aurka jokatu beharko baitu, Europako Txapelketako finalerdietara iritsi den taldearen aurka.

Sailkapeneko zuloan daude irundarrak. Gainera, gipuzkoarren lehenengo lerroa ez dago sasoi onenean, Nilsson eta Stankovic-ek arazo fisikoak dituztelako. Kis hungariarrak ez du jokatuko, Valladolidek Bidasoari utzitako jokalaria izaki, ezin baitu puzelarren aurka parte hartu.

Asteon Bidasoako presidente Jose Angel Sodupek jokalariekin banan-banan hitz egin du, liga amaitzeko falta diren jardunaldietarako animoak nola dauden jakitearren.

Bestalde, Sodupek berak astelehenerako prentsaurrekora deitu du, Artalekun zaleen berotasuna eskatzeko.

Arrate etxean

JD Arratek, berriz, Keymare Almeriaren aurka irabazi beharreko neurketa dauka Ipuruan, baldin eta zazpigarren postuari eutsi nahi badio.

Andaluziako taldea atzetik hasita hirugarren postuan doa, baina azken hiru denboraldietan eibartarrek galdu egin dute Almeriakoen aurka Ipuruan.

Viktor Debrek badu zenbait buruko min bere jokalarien osasuna dela-eta: Salaberria eta Cid ez dira erabat sendatu, eta Fernando Nunes-ek eta Dalibor Cuturak ere arazo fisikoak dauzkate. Aldiz, Ivo Diaz Aldazabal kubatarra jokatzeko moduan izango dela ematen du. Liga zazpigarren amaituz gero, Europan jokatu ahal izango luke Eibarko taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo