GARA > Idatzia > Hemeroteka

Argia Agustin Errotabehere Euskal Herria.

Aldaketaren ezbaian

(...) Datu bat: bi milioi hurbil hauteslek -orain arte baliatua ez zutena- bozka baimenaren lortzeko urratsa eman dute. Aldaketa eragin lezakeen datua. Bizkitartean, inkesten arabera anitzek ez dakite nori eman botoa. Hautuak ez dira alta, ezkerra eta eskuinaren artean iraganean bezain alderdikatuak. Zergatik ote?

Diru aferak, agiantzak ez beteak, hautetsi adinetakoak beren karguari eratxikiak, emazteak baztertuak... hautesleek konfiantza galdu dute ordezkari politikoetan. (...) 1981az geroz, ezker eta eskuina aldizkatu dira gobernuan aldaketa handirik eragin gabe. Konfiantzaren galtzearekin, alderdi nagusien alde joan ordez, bozkaldiak bi muturretara lerratzen ari dira. Beste arrazoi nagusia, kanpainari interesa eta garrantzia ematen diona: ekonomia eta gizartearen krisi larria. Langabezia Europako handienetarik da, bereziki gazteen artean, sekulako zorra gure ondokoei utziko dieguna. Hiri auzoetako krisia. Erretiro sistema ez bermatua. Gizarte segurantza, eskola, eta unibertsitatea krisi larrian. (...) Nor izanen da salbatzailea?

Eskuin aldean egoera franko argia da. Nicolas Sarkozyk bereganatu ditu indar gehienak. Segurtasuna eta inmigrazioaren lema errepikatuz, Le Penen eskuin muturrari botoak murrizten saiatu da eta inkesten arabera neurri batean lortu ere bai. (...)

Ezker aldea egoera nahasiagoan murgilduta dago. (...) Ustekabez agertua, Ségolène Royalen lidergoak egoera erreberritu du Alderdi Sozialistaren lerrotan. Lider historikoak baztertuak, segurtasuna edo lana bezalako lemak gaurkotuak, giro freskoa ekarri dio alderdiari. (...).

Ustekabe handiena Bayrou zentristaren arrakasta da. Ustekabea eta ezezaguna. Inkestek Sarkozy ala Royalen heinean ezartzen dute. (...)

Ustekabea ezin da baztertu eta, aukera guti izanik ere, Italiako moldean, sozialdemokrazia eta demokrazia-kristauen arteko aliantza ezin da baztertu. Aldaketa historikoa dudarik gabe. Aldeko gero eta gehiagok galdatzen dutena, egoeraren larritasunari buru egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo