GARA > Idatzia > Non Zer

Es Alfonso Sastre quien a lo largo de toda esta semana está «en escena» Mela-mela eginda

Con la presentación hoy del libro «Teatro escogido» y la proyección del reportaje de TVE «Autor autor: Alfonso Sastre», en la biblioteca municipal de Irun, se inaugura en estas dos localidades del Bidasoa la semana de actos dedicados a este «hondarribitarra» de honor.

Ines INTXAUSTI

Telebista kritikaria

Ordu txikietan gertatzen diren gauzak ez dira, ordea, txikiak izaten hainbat telebista katetan, ETB arau honen salbuespen bihurtu den arren. Izan ere, umeen programazioa izaten da etikoki arazo handienak sorrarazten dituena. «Ordu Txikitan» izeneko saioko protagonistak gizarteko txikerren esparrutik datoz; zazpi izaten dira aukeratuak. Heldu ezagun bat esertzen dute erdian eta neska-mutilak harmailetan. Hauek ospetsua elkarrizketatzen dute. Ikusia duzue, ezta? Bai. TVEn Bertin Osborne megajator herrikoiak gidatzen du «Ordu Txikitan» honen aitzindaria. Eta Canal Sur-en, Juan y Medio herrikoi megajatorrak. Bi aurkezle hauen telebista ezaugarriak berdin-berdinak dira: bost axola zaie hanka sartzea, ez dute erridikuluaren zentzua ezagutzen (edo ondo itxuratzen dute joera, jakina) eta, aldi berean, gizon katxarrotzat hartzen ditu ikus-entzuleak (¿). Nik ez. Behin Bertinekin egin genuen topo Bilboko kaleetan zehar nire adineko beste bi emalagunekin nindoala eta, nik, -telebistak gaixotu egin nau, bai, aitortzen dut- «Bertiiiiiiinnnnn...» esan nion, nire kilker ahotsaz. Behi galiziar batek tren japoniar bati so egingo liokeen moduan begiratu gintuen. Beraz, ezin dut esan guztiz jator-majo-atsegina denik. Ez horixe. ETBn Mikel Elizegi da «Ordu Txikitan» saioko master of ceremonies. Mila bider egokiagoa, jakina. «Sorginen Laratza»-n hasi zen bere ibilbide mediatikoa eta guztiz pertsonaia erakargarria bilakatu zen berehalaxe. Katxarroa baino profil tradizionaleko gizakia dela esango nuke. «Nola ikusten dute umeek helduen mundua?», esaten du Elizegik saioa esplikatzeko. Ba, seguru nago ez dutela ikusten joan den egunean Benito Lertxundi neskatotxo batek ikusten zuen bezala (ala bai?), arren! «Nik, Benito, lorea botako dizut: `Nor izan zitekeen eulia zure bizkarra ferekatzeko'» edo halako zer edo zer jaurti zion. Argi dago nola ikusten duten: gurasoen begi mitomanoetatik. Gure umeen begietarako telebistak mitiko bihurtutakoak besterik ez dira eta heltzen saio horren tronura! «Goenkale» hasi zenean lau urteko neskato hark argi esan zion amari: «Nik handitzean Txapas izan nahi dut».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo