GARA > Idatzia > Bruesa

ViveMenorcak Bruesa GBC LEB Ligara jaitsarazi du

Hogei segundoren faltan, Urtasunek partida irabazteko hiruko jaurtiketa eduki zuen, baina ez zuen asmatu

BRUESA GBC 78

VIVEMENORCA 82

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Gaur, astelehena, 2007. urteko apirilaren 23a da. Gaur, astelehena, ziurta daiteke Bruesa GBCk datorren denboraldian LEB Ligan jokatuko duela.

Oraindik hiru jardunaldi falta dira ACB Liga erregularra amaitzeko, baina Gipuzkoako taldeak maila galdua du. Zortzi garaipen lortu ditu 31 jardunaldiren ondoren. Salbazioa 11 garaipenetan dago eta, onenera, donostiarrek zifra hori lor balezakete ere, ViveMenorcarekin bat eginda izango litzateke, eta atzoko porrotaren ostean puntu aldea ere gipuzkoarren aurka ateratzen da. Ametsezko denboraldia amaitu da donostiarrentzat.

Azken aukera

ViveMenorcaren aurkako atzoko partida zen Bruesa GBCrentzat salbazioa lortzeko azken aukera. Balear uharteetako taldea ere oso estu dabil, eta gaur galduta, atzerapauso galanta emango zukeen. Alabaina, Yañez, Bazdaric eta Stojic-en eskarmentua arras garrantzitsua izan da Ricard Casasen taldearentzat. Azken orduan Moosek bi jaurtiketa libre oso zailak saskiratu zituen, eta kanpokoen garaipena ziurtatu.

Hala ere, Porfi Fisacek zuzenduriko mutilek azken aukera izan zuten. Hogei segundoren faltan 78-80 galtzen ari ziren, baina baloia donostiarrentzat zen. Gran Canariaren aurka ez bezala, ongi mugitu zuten baloia etxekoek, eta Txemi Urtasunek izkinan bakarrik jaurti ahal izan zuen hirukoa. Huts egin zuen, ordea -ez du lotsatu beharrik nafarrak, erabaki zuzena hartu zuen, nahiz eta saskiratu ez-, eta Fajardok hartu zuen errebotea. Tenerifeko pibotak baloia kanpora ateratzea hobe zuen, arnasa hartu eta jokoa berriz hasteko, baina jaurti egin zuen, eta huts horrek ere.

Ez zen partida ona izan atzokoa, urduritasunak eta presak eraginda. Tarteka ongi jokatu zuten etxekoek, baina ViveMenorcak eskarmentuari esker irabazi zuen.

 

esteban Martinez

Donostia Poliklinikan amaitu zuen atzo Esteban Martinezek. Jokoan sartu eta minutu batera kolpe handia hartu zuen argentinarrak, nahiz eta ez zuen konorterik galdu. Lepoan zaintiratua izan zuen.

dena kontra

Bruesa GBCk hamaikana garaipenekin berdindu lezake Polaris World Murtziarekin eta ViveMenorcarekin. Alabaina, Menorcakoekin puntu aldea galduta duenez gero, matematikoki galdu dute Fisac-enek ACBko maila.

Fisac: «Este club será muy grande"

No estaba cosido a una cruz, ni estaba flanqueado por ladrones, pero Porfi Fisac presentaba la viva imagen de un Ecce Homo; un hombre derrotado moralmente, que, aguantando a duras penas las lágrimas, mostraba su dolor por la pérdida de la categoría.

«Hoy ¯por ayer¯ somos un equipo de la Liga LEB», dijo para empezar.

«No sabéis hasta qué extremo me jode esto. Soy incapaz de hacer ningún análisis, pero asumo totalmente esta responsabilidad, sobre todo en la defensa de mis jugadores. He hecho lo posible y lo imposible, y habré cometido equivocaciones. Sin tener ninguna claridad sobre mi futuro, sí veo claro que éste es un proyecto de mucho años y este club será muy grande, encabezado por alguien con mucho criterio», dijo, sin citar a Miguel Santos.

«Este club me ha dado cosas que nunca he tenido. He perdido algo importante, la continuidad en un sitio donde he formado parte de todas las cosas que se han hecho. Esto sólo lo puedo comparar a la muerte de mi padre, porque es así como me siento», acabó.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo