GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zabaleta: «Bizikidetzarako eta bakerako ekarpen nagusia izango da NaBai»

Maiatzaren 27ko hauteskundeetarako hautagaitza eta kanpainarako ildo nagusiak aurkeztu zituen atzo Nafarroa Bai koalizioak, eta herrialdean «aldaketaren beharra" dagoela nabarmendu zuen.

GARA |

Iruñeko Baluarte hautatu zuen Nafarroa Bai koalizioak datozen foru hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai zerrendaren berri emateko eta kanpainan baliatuko dituen ildo nagusiak jakinarazteko. Eta Patxi Zabaleta zerrendaburuak honakoa nabar- mendu nahi izan zuen hitzorduan: «NaBai bakerako eta bizikidetzarako ekarpen nagusia izango da». Lan horretan guztien ahalegina ezinbestekoa dela jakitun, gainerako indar politikoei zuzendu zitzaien «konpromisoa» eska- tzeko, «kosta ahala kosta gauzatu behar baitugu; egiteko politiko sakona eta erabakigarria da guztiz».

Nafarroak «aldaketa» behar duela adierazi zuen Aralarreko koordinatzaile nagusiak: «Aldaketa politiko aurrerakoia, benetakoa eta atzerae- zina, eta elkartasunean, aniztasunaren defentsan eta askatasunean oinarritutakoa». Haren aburuz, herrialdean egin behar den aldaketa horrek «Nafarroako gizartean egun badagoen etorkizun zentzu hori azaleratu behar du». Hartara, «ustelkeria oinarritik alboratzearen» alde egin zuen, baina baita besterik ere: «Nafarroako Gobernuan daudenek daukaten ikuspegi baztertzaile, ultrakontserbadore eta fatxa horiek baztertu beharrean gaude».

Izan ere, Nafarroan aldaketa politikoa gertatuko delako ziurtasun osoa agertu baitzuen. «Nafarroako eskuinak jakin badaki, eta horregatik daude edozer gauza egiteko prest. Bere helburua eserlekuak mantentzea da», gaineratu zuen.

«Lotsarik senti ez dezagun»

Zabaletaz gainera, Iruñeko alkategai Uxue Barkosek hartu zuen hitza Baluarteko ekitaldian. Azken horrek ere «aldaketa aurrerakoiaren» alde egin zuen, gaur egun leihakortasuna galdu dela, ekonomia ez dela behar adina hazi eta herritarren bizimodua «izugarri garestitu» dela salatu ondotik.

Aldaketak, baina, bestelako xederik ere baduela adierazi zuen segidan: «Beharrezkoa da gure gobernuburu askoren erruagatik lotsarik senti ez dezagun. Poligrafora joan nahi duten gobernuburuak [Miguel Sanzek bere garaian esandakoa aipatuz], Francoren garaiari mira egiten diotenak, legeak ez betetzeko monarkia espainolaren gaitasuna azalerazten dutenak eta nafar erakundeak erabiltzen dituztenak beste herri batzuk iraintzeko; Andaluziakoa, Aragoikoa edota Extremadurakoa, esaterako».

Iruñeari ere begiratua eman nahi izan zion, eta zehatzago Udalak eginiko lanari. NaBaik Kongresuan duen diputatuaren esanetan, hiriburua «betoiaren eta adreiluaren interesen mende egon da denbora handian, beti herritarrei bizkarra emanez».

«Irakeko armak bezala»

Batik bat oso kritiko agertu zen UPNrekin. Miguel Sanz presidente duen alderdiari egotzi zion martxoaren 11ko Madrilgo atentatuen gainean «gezurra esan zuten haien [PPko buruzagien] sukurtsa- la izatea. Hain justu, etenik gabe eta modu lotsagabean konspirazioaren teoriaren inguruan hiru urtez lanean aritu diren horiena».

ETAk joan den urteko martxoan ekintza armatuen etenaldia iragarri zuenetik, eta batik bat azken hilabete hauetan, UPNk eta PPk, Gobernu espainolaren aurka egitearren, «Nafarroa arriskuan» dagoela esan dute behin eta berriz. Bada, Barkosek honakoa bota zuen, ironiaz: «Iraken suntsiketa masiborako armak zeuden bezala dago arris- kuan Nafarroa».

70 bat zerrenda

M-27ko hitzorduan Nafarroa osora helduko dela azaldu zuen NaBaik, 40 bat hautagaitza propiorekin eta beste 30 bat koalizioa osatzen duten alderdienekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo