GARA > Idatzia > Non Zer

Txiste edota pasadizo bitxiren bat buruan baduzu paperera pasatu eta bidali AEK-ra

Goierri eta Urola Garaiko AEK-k Ordiziako Udaleko EBPNren babesean antolatuta XVI. Txiste eta Pasadizo Idatzien lehiaketa jokoan da jada. 16 urtetik gora badituzu parte har dezakezu soilik eta txiste nahiz pasadizoak euskalkiaz edota euskara batuan idatziak izango dira (nahi adina bidal ditzakezu). 3 txiste onenek bina afariko saria izango dute zain, Zeraingo Ohiarte sagardotegian, Ordiziako Martinez Jatetxean eta Ataungo Urbitarte Jatetxean. Helbide honetara bidali behar dira: Goiztiri AEK, 116 posta kutxa, 20240 Ordizia. Emailez bidal ditzakezu txisteak (beasain@aeknet.net).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo