Genetika- batzordea aztertuko dute gaur adituek Donostian
DONOSTIA
Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko XIV. Jardunaldiek gaur dute bigarren eta azken eguna. Gipuzkoako hiriburuan ari dira hitzaldiak eta eztabaidak egiten, EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean; unibertsitate horren, Deustukoaren, Bizkaiko Aldundiaren eta BBVA fundazioaren elkarlanez.
Goizean, genetika-batzordeari buruz mintzatuko dira adituak, etikaren eta zuzenbidearen ikuspuntutik. Genetika-batzordea heziketa prozesu bat da, eritasun genetikoa duten pertsonei eta senitartekoei laguntzea helburu duena. Patologia horren ezaugarriak eta ondorioak ulertarazten saiatzen dira, gaixotasuna izateko eta transmititzeko zein aukera dagoen azaltzen, baita aurre hartzeko bideen berri ematen ere.
Iñaki Gutierrez Ibarluzea irakasleak eginen ditu moderatzaile lanak. Azalpenak ematen, aldiz, Fernando Fonseca, Emilssen Gonzalez de Cancino eta Salvador Dario adituak arituko dira. Bukaeran, entzuleek hizlariekin solastatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izanen dute. Arratsaldean bertze gai bat landuko dute, aztarna genetikoa prozesu juridikoan, eta Oscar Garcia, Benito de la Cruz eta Jaime Miguel Peris izanen dira hizlariak.