GARA > Idatzia > Non Zer

Mariza abeslari portugaldarrak ezuste berezia prestatu du biharko kontzerturako

Mariza abeslari portugaldarrak adierazi duenez, bihar Tolosako Leidor Antzokian emango duen kontzertuan ezuste berezi bat eskainiko du. Mundua Tolosan izeneko zikloa zabalduko duen emanaldi horretan «Concerto em Lisboa» ikuskizuna aurkeztuko du. Ustekabea zertan datzan ez du argitu nahi izan, baina dudarik gabe Euskal Herriko musikarekin zerikusia izango duen zerbait izango dela adierazi dute antolatzaileek; Marizak «aspaldian horrekiko interesa adierazi duelako eta gure musika gero eta hobeto ezagutzen duelako» gehitu dute. Horren bitartez, Tolosako kontzertuan fadistak garbi egiaztatuko du bere musikarekin zabaldu nahi duen mezua: kulturak ez duela mugarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo