GARA > Idatzia > Musika

«La fusión musical es mi arma de destrucción masiva»

Jorge CABALLERO («LA JORNADA»)

RACHID TAHA

cantante y músico

El reivindicativo y crítico músico francés de origen argelino Rachid Taha visita Biarritz para presentar «Diwan 2», la segunda parte de un trabajo que comenzó hace ocho años y le dio a conocer en todo el mundo, en el que renueva clásicos temas árabes. Aprovechamos la visita de la estrella de la mal llamada «world music» para recuperar una entrevista que concedió al diario mexicano «La Jornada».

Ficha

Fecha: Mañana.

Lugar: Sala Atabal (Biarritz).

Hora: 21.00 h.

Precio: 20 euros.

Doinu arabiar klasikoak gaurkotuz

Aljeriako itsasaldeko Oran hirian 1958ko irailaren 18an jaiotako artista dugu Rachid Taha, sustrai afrikardun musika europaratzen diharduen enfant terrible-a. Hamar urte zituela atzerriratu zen familiarekin batera eta harrezkero Frantzian bizi den etorkina dugu.

Gazte hasi zen musikan Rachid, Mohammed eta Moktar Amini anaiekin batera Carte de Sejour rock taldea sortu zuenean. 1984an argitaratu zuten lehenengo lana, «Rhoromanie» izenekoa, eta bi urte geroago bigarrena eta azkena, «Deux et Demi», 1989an taldea desegiteko. 90eko hamarkadan bakarkako bideari ekin zion, rai aljeriar ezaguna baino chaabi musika berrituz (musika molde poetiko eta inkonformista omen dena). Bide berri honi «Barbés» lanak eman zion hasiera, eta aipagai izango dugun «Diwan»-ek, ospea. 2004an «Tékitoi» bikaina plazaratu zuen, The Clashen bertsioa, «Rock el Casbah», hartzen duena. Zuzenean, Patti Smith eta Brian Enorekin aritu izan da. Gizartearen gainbehera zorrotz salatzeko joera duen artistak musika arabiarra omendu zuen 1998ko «Diwan» lanarekin. Bide beretik jarraitu du orain eta, etorkinen taberna, kafetegi eta azoketan aztertu ondoren, uzta oparoa jaso du, aurrekoa baino hiritarragoa, «Diwan 2» (Wrasse Records/Harmonia Mundi, 2007) honetan jasotzeko -batzarra edo olerki bilduma izendatzeko erabiltzen omen da `diwan' hitza arabieraz-. Lan berriak zazpi kantu arabiar klasiko bildu ditu, bi kantu propio eta Francis Bebe afrikarraren kantu bat, arrazakeriaren kontrako himnoa dena. Ekoizpen lanaren ardura, Taharen lanetan ohikoa denez, Steve Hillagek hartu du eta soinu aldetik flauta arabiar eta perkusioak nabarmendu behar dira, The Cairo String Ensemble eta Hakim Hamadoucheren mandolarekin batera. Couscous musikala, Rachid berak esan duen legez. Semea eta honen belaunaldian pentsatuz egindako lana omen dugu honakoa, etorkinen hirugarren belaunaldi horrek gutxi bide dakielako arbasoen jatorriari buruz, eta muturrekoago agertzeko joera dutelako ezagupen falta horren ondorioz.

Horrek bultzatu ei du jatorri aljeriarreko izarra lan zaharberritzaileak egitera, iragana baliabide gisa ulertzeko. Anartz BILBAO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo