GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Unibertsitatea irudikatuko du gaur EHBEk Ibaetan

GARA |

Edukiz jantziriko saio eta ekitaldi kulturalez gozatzeko aukera izanen da gaur Donostiako Ibaetako campusean, euskara hutsean, «Euskal Unibertsoa» deitutako ekimena antolatu baitu EHBEk, egun batez Euskal Unibertsitatea irudikatzeko asmoz.

«Ireki eraiki bidea, Euskal Unibertsitatea» leloarekin, egitarau sendoa prestatu du Euskal Herriak Bere Eskola taldeak, bertzelako eragileen laguntzaz. Hezkuntza, hizkuntza, teknologia berriak, ekonomia eta kimika landuko dituzte saioetan eta, horien bitartez, «gaurko ereduek eskaintzen ez duten hezkuntza» islatu nahi dute. Euskal Unibertsitatea aldarrikatzeaz gain, «ekinaren ekinaz egitea posible dela erakutsi nahi dugu» azaldu zuten. Ikasle Abertzaleak taldeak bat egin du gaurko egitasmoarekin eta joateko deia egin du, «euskal herritarrentzat izango den etorkizuneko unibertsitatea eraikitzen laguntzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo