manifestazioa
EHEk Atarrabia eta Burlatako Udalen kontra manifestaldia eginen du
EHEk Atarrabiako eta Burlatako Udalen kontrako manifestaldia deitu du maiatzaren 5erako. Hizkuntza Eskubideen Eguna herri horietan egindako baimena ukatu dute bi udalek eta azkenean Azpeitian eginen da, maiatzaren 6an, baina bezperan protesta ekitaldia eginen du erakundeak. Atarrabiatik abiatuko da 17.30ean, Burlatan amaitzeko. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Kontseiluak, AEK-k, Sortzen Ikasbatuaz-ek, EHBEk eta IAk atxikimendua erakutsi diote.