Bilboko Orkestra Sinfonikoak Tokion joko du maiatzean
Bilboko Orkestra Sinfonikoa Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra, Folle Journee au Japon jaialdian parte hartzeko. Hamar kontzertu emango ditu 40.000 lagun baino gehiagoren aurrean. Jaialdia Nanteseko Folle Journee-ren Japoniako bertsioa da; Bilboko Musi- ka-Musica jaialdiaren «anaia». Hitzorduak Asiako eta Europako 1.500 musikari bilduko ditu.