GARA > Idatzia > Euskal Herria

Autodeterminazio Gernika Sarea osatu da, konponbidea sustatzearren

Euskal Herria eta Estatu frantsesaren eta espainolaren artean indarrean dagoen gatazkari irtenbidea lortzearen aldeko lana bultzatuko du atzo aurkeztutako Autodeterminazio Gernika Sareak. Atzo, Gernikako zuhaitz azpian, Europan osatutako hautetsi talde eragileak argi utzi zuen gatazka politikoaren aitorpenean gauzatu behar dela konponketa eta herrialdeka eta nazioartean egingo dutela lan aurreratu zuten, legegintza mailan eta informazioa zabalduta.

Kepa PETRALANDA |

«Sineste demokratiko sendoetatik eta herrien arteko harremanak ikuspuntu internazionalistatik ikusita, etorkizuna eraba- kitzeko herriek duten eskubidea kontuan izanik eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazio politikoa instrumento bakarrak direla-eta, Euskal Herrian gatazka konpontzeko lanerako konpromisoa adie- razten dugu». Horrela mintzatu zen atzo Autodeterminazio Gernika Sareko ohorezko lehendakari Walter Luyten flandestar senatari ohia.

Luytenekin batera, Kopenhagen Folketinget-eko diputatua Jespel Kiel; Mauro Bulgarelli, IU-Verdi-Comunisti taldeko senadore sardiniarra; Piamonteko Franca Rame, Talde Mixtoaren senadore italiarra; Rifondazione Comunistako senadorea Giuseppe Di Lello; Flandesko diputatua Jan Loones; Corsica Nazioneko buru eta diputatua Jean- Guy Talamoni; Sinn Fein aldetik Stormonteko diputatua den Alex Maskey; eta Aengus S'Nodaigh Sinn Feineko diputatua Belfasten dira Autodeterminazio Gernika Sarearen talde eragilea osatzen dutenak

Atzo Gernikako zuhaitzaren azpian, hainbat taldekide izan ziren, Gernika Batzordeko kide Xabier Jauregizarrekin batera. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena dela-eta, gauzatu da Euskal Herriaren aldeko ekimena hau.

Euskal Herriaren autodeterminazioaren alde sortutako sareak atzo aurkeztutako dokumentuan argi eta garbi azaltzen da Euskal Herriak nortasun propioa duela, «berariazko ezaugarri historiko, sozial eta kultural eta baita ere, pluraltasun aberasgarriarekin bere baitan» eta bere nortasuna adierazteko eta erabakitzeko ahalmena ukatu egin zaiola urtez urte.

Aurkeztutako testuan gainera, errealitate horren kontra «euskal herritarrek beti erresistitu» egin dutela aipatzen da. Horren ondorioz, «egun mantentzen den gatazka eta gatazkaren ondorioak; hau da, mila pertsona baino gehiago hilik, seirehun baino gehiago preso politikoak, milaka erbesteratu eta milaka eta milaka errepresaliatu».

Elkarrizketa eta negoziazioa

Historiak erakusten duen moduan, Euskal Herriko kasuan ere herritarren borondatea kontuan izanik soilik konponduko da gatazka politikoa Autodeterminazio Gernika Sarearen talde eragilearen ustetan. Elkarrizketa eta negoziazioaren bidez izango den gatazkaren konponketak «biolentziarik gabe» izan beharko du. Horrekin batera, baldintza demokratikoak izateko «emergentziazko legeak eta salbuespeneko epaimahiak, askatasun eta eskubide demokratikoen eza bukatu beharko dira, errepresioa eta ekintza armatuak eta kartzeletako egungo politika bukatu behar da», Sarearen iritzian.

Nazioartean osatutako Sareahorren aburuz, «frantses eta espainiar estatuei eta, era berean, nazioarteko komunitateari euskal herritarrek erabakitzen dutenari laguntza eta errespetua ematea baino ez zaigu geratzen». Europan lan egiteko konpromisoa hartu du Autodeterminazio Gernika Sareak, «ezin delako urrunean izaten diren gatazkei buruz erabakiak hartu, Europako bihotzean dauden gatazkak ukaturik».

Jesper Kielek azaldu zuenez, «iritzia sortu nahi dugu nazioartean, gatazkaren klabeak zeintzuk diren azalduz. Oso garrantzitsua da indarrean dagoen isiltasuna eta desinformazioa gainditzea». Estatu espainoleko eta frantseseko botereak «presionatzeko beharra» ere nabarmendu zuten, eta lan horri ekingo diotela gaineratu. Sareko taldekideen herrialdeetan eta nazioartean ekimen legislatiboak bultzatuko dituzte.

``Gernikako Arbola'' eta ``Eusko Gudariak'' abestuta bukatu zen Autodeterminazio Gernika Sarearen agerraldia.

europako herriak

Sardiniako, Piamonteko, Abruzzoko, Flandesko, Korsikako, Kopenhageko eta Irlandako hautetsiek osatzen dute Autodeterminazio Gernika Sarearen talde eragilea. Gernikan egin dute aurkezpena.

Se cumplen hoy 70 años del bombardeo, que será recordado con varios actos

Los actos oficiales organizados para hoy, el día en el que hace 70 años aviones alemanes e italianos, aliados de los golpistas españoles, bombardearon Gernika, arrancarán a las 10.30 con la llegada del lehendakari Juan José Ibarretxe. A las 13.00, en la Casa de Juntas, Ibarretxe leerá la declaración «Gernika por la paz».

Antes, supervivientes del bombardeo y familiares de quienes perdieron la vida en el mismo acudirán al cementerio para recordar a sus seres queridos.

A las 15.45 harán sonar las sirenas y a las 21.30, por iniciativa de Gernika Batzordea, se celebrará una manifestación con velas encendidas y se descubrirá una placa en recuerdo de Dulcie September. K.P.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo