Elkarte Anonimo izateko pausuak
Kammerichs ere Bruesa GBCko akziodun egin da
GARA | DONOSTIA
Erabakita egonagatik Bruesa GBCren zoria ACB Ligako aurtengo denboraldian, bizitzak aurrera egin behar du.
Hala, Kirol Elkarte Anonimo bihurtzeko San Sebastian Gipuzkoa Basketek egindako plangintzak bere horretan dago. Orain arte akziodun egin diren guztien artean, azkenetarikoa Fede Kammerichs hegaleko argentinarra izan da. Atzo eman zuen jakitera talde donostiarraaren prentsa departamenduak.
Gipuzkoarren Kirol Elkarte Anonimo bihurtzeko kanpaina apirilaren 16an hasi zen eta ekainaren 30a arte egongo da zabalik.
Ezinbesteko baldintza
ACB Ligan izateko ezinbesteko baldintza da taldeak Elkarte Anonimo izatea. Dena den, Miguel Santosek esana zuen zernahi gerta ere ekimen hori bultzatuko zuela.
«Elitean egon nahi badugu, denok inplikatu behar dugu, neugandik hasita», adierazi du Santosek asteon.