GARA > Idatzia > Gutunak

hodei garcia, eneko munduate EKIren izenean

Maiatzaren lehena

Berriz ere badatorkigu langile askorentzat hain seinalatua den eguna. Aldaketa aipagarriak gertatu dira lan baldintzetan batez ere zapalkuntzaren aurka eta beste gizarte eredu baten alde milioika langile altxatu direlako.

Ospatzeko garaipenak lortu baditugu ere, asko dago egiteko eta oraindik gaur egun ospatzeko baino gehiago dugu salatzeko. Bai, ez direlako xamurrak sistema kapitalista hau mantentzeko langileriak bere egunerokotasunean jasan behar dituen lan baldintzak. Gainera, kapitalismoak bizi duen krisiaren erpinera iristear denetik langileriaren egoerak nabarmen egin du okerrera.

Langileen egoerak okerrera egite horretan, sindikatuek enpresari eta langileen artean izaten diren gatazketan lortu nahi dituzten irtenbide errazak, hau da, gatazkak bihar galduko dituzten erreformen bidez konpontzen ahalegintzeak, ez die batere laguntzen langile klaseak beharko lituzkeen interesei.

Aldizkako kontratuak, azpikontratazioak, heriotza eta gaixotze tasa altuak lanean, segurtasun neurri eskasak, kaleratze bidegabeak eta beste hainbat erasori egin behar die aurre klase konzientzia galtzen ari den langileriak. Aurten, Euskal Herrian 40 langile hil dira lan istripuetan, nahiz eta istripu larri askoz ere gehiago gertatu diren.

Horregatik, eta egunkari osoa beteko luketen hamaika arrazoigatik, Urretxuko Zumarragan Ekimen Komunistak gaur manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu langile ezkertiar guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo