GARA > Idatzia > Gutunak

Liher Goienetxea fradua, astillas Bermeo

Utzi zeuok Euskal Herria baketan

Josu Jon Imaz jauna, lekaioak eta bortitzen menekoak zeuok, PNVko mitxelinak zarete. Herri honetan, Euskal Herrian bortitzak, terrorea ekarri eta erabili dutenak, herria beldurrean biziaraztea lortu dutenak, guardia zibila, espainiar polizia eta zuon polizi politikoa diren zipaioak direlako eta, oraindik ez dut PNVko mitxelin garau bat esaten entzun guardia zibila, polizia edo zipaioa terrorista denik. ETAren mugimenduek kezkatzen zaituztete, baina lehengo eguneko guardia zibilen torturek, Euskal Herri honetako gazteenganako torturek ez zaituztete arduratu, zelan arduratuko zaituztete zeuon Euzkadi honetan eroso bizi bazarete. Hain maite duzuen Espainia hartako erakundeek ez lukete ezker abertzaleko zerrendak bakarrik begiratu behar -garau bat bera ere ez lukete begiratu behar, baina badakigu oraindik frankismoa ez dela desagertu eta, zure menpe dauden mitxelinak eroso bizi zareten arte, ez da sekula desagertuko- PP, PSOE eta PNVren zerrendak ere begiratu beharko lituzkete, alproja asko, gezurti asko eta lapur asko aurkituko lituzketelako bertan. Baketan uzteko eskatu diozu ezker abertzaleari, utzi zeuok Euskal Herria baketan eta, zuk eta zure antzerako mitxelinak kezkatzen zaituzten bortitza berehala desagertuko litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo