Anje Duhaldek Errobi taldea berreskuratuko du Bidarteko kantaldian
Duela hiru hamarkada luze Mixel Ducaurekin batera euskal rockaren aitzindari izan genuen Anje Duhalde Errobi taldean. Besteak beste, Daniel Landarten hitzak kantatu zituzten orduan, eta gauza bera egingo du orain, Remi Gachis gitarran eta Txomin Duhalde, semea, perkusioan lagun dituela. «Euskal bide arteak» izeneko zikloaren barruan, Family zineman izango da kontzertu gogoangarri hau, 21.00etan. Doan.