GARA > Idatzia > Euskal Herria

Integrazio Batzordea kanpainaren xedearen bi herenetan da

GARA |

Seaskako Integrazio Batzordeak dirua biltzeko aurtengo Partaide kanpaina abiatu zuela bi hilabete egiten dituenean xedearen bi herenak izatera ailegatu direla jakinarazi du. Hala ere oraindik 12.000 euroren faltan dira, horregatik gizartearen borondate onari dei egiten dio ahalmen urriko haurren integrazioaren alde ari den elkarteak.

Maiatzaren 20ean futbol lehiaketa izanen da Senperen dirua biltzeko. 25ean Pausuko Xaia ostatuan txalaparta afaria eginen da. Ekainaren 1ean talde ezberdinen kontzertua izanen da Baionan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo