Urrezko Aizkora
Finalerdiak jokatu ahal izateko azkeneko aukera izango dute kirolariek
J.L. | DONOSTIA
Urrezko aizkolariek finalerdietan izateko azkeneko aukera izango dute. Maila nagusian, Leitzan izango dira aizkolariak etzi, 12.00etan. Bertan, Rekondo eta Arria V.a neurtuko dira, eta irabazten duena finalerdietarako jokatuko duten atarikoan izango da. Leku berean, 23 urtez azpikoen lehiaketa ere jokatuko dute, eta han izango dira Xabier Mindegia eta Mugertza II.a.
Etzi, 19.00etan hasita, Zeanurin, Azurmendi eta Lopez ziren neurtzekoak, baina Arriarangoa gaixo dago, eta lehiaketa utzi behar izan du. Ondorioz, Lopezek jokatuko du finalerdietako atarikoa. 18 urtez azpikoetan, Atutxa II.a eta Erasun neurtuko dira.
Harri-jasotzaileen Urrezko Lehiaketan, Leitzan jokatuko duten jaialdian, Ostolatza-Zelailuze Urrutia-Telleria II.aren aurka neurtuko dira; arratsaldean, Zeanurin, aldiz, Izeta II.a eta Izeta IV.a Barinagaren eta Agirreren aurka lehiatuko dira. Izetatarrek orain arte dena irabazi dute, eta bide beretik jarraitu nahiko dute.