GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Nuarbe gabe abiatuko da Lur gaineko Euskal Herriko Txapelketa

J.L. | DONOSTIA

Etzi, 11.00etan hasiko da Lur gaineko Euskal Herriko Txapelketa. Nuarberen hutsunea izango da aurten gehien nabarmendu daitekeena.

Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira lehian aritu diren 29 urteetan. Irabazi daitezkeen ia denak irabazi dituzte, baina aurten tiriralariak falta izan zaizkie, eta ezin izan dute aurrera jarraitu.

Talde bat gutxiagorekin jokatuko dute aurtengo lehiaketa, ez baita berririk hasiko. Etzi, 680 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute, eta gainerako pisu guztietan bezalaxe, hemen ere denak denen aurka arituko dira. Hiru jardunalditako ligaxkaren ostean punturik gehien duen taldeak lortuko du garaipena.

Honako talde hauek neurtuko dira 680 kilotan: Gaztedi A, Gaztedi B, Mutriku, Areso eta Goiherri. Gaztedi eta Areso izan daitezke faboritoak. Nafarrek zenbait arazo izan dituzte taldea sortzeko, baina bizkaitarrek bi talde osatu dituzte, eta talde horretan, behintzat, jende faltarik ez da sumatzen. Garbi dago sokatira krisi larrian dagoela. Lur gainekoan, gainera, talde oso gutxi dabiltza, eta bide horretatik jarraitzen badute, aurki lehiaketarik jokatu gabe geratzeko arrisku ederra dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo