GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SEGA

Euskaldunak Alemaniako torneoan lehiatuko dira

J.L. | DONOSTIA

Bihar eta etzi Alemanian jokatuko duten nazioarteko sega torneoan izango dira euskaldunak. Bertan, lau mutil eta hiru neska izango dira Euskal Herria ordezkatzen. Altzo, Mitxelena, Amillano eta Mondela izango dira gizonezkoetan; eta Antsa, Gabirondo eta Geresta, berriz, nesketan.

Bihar bakarkako lehiaketa izango da, eta sega txikiarekin aritu beharko dute, 34 ontza baino gutxiago dituen segarekin. Etzi goizean, berriz, sega libreko lehiaketa jokatuko dute, eta hura ere bakarkakoa izango da. Arra- tsaldean, berriz, taldekakoa izango da, eta hura ere sega librearekin jokatuko dute.

Proba horiek nazioarteko erara dira, lan laburrak, azkar egin beharrekoak, baina, aldi berean, txukun egin beharrekoak. Euskaldunen helburuen artean lan ona egitea dago, eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzea, han izango baitira egungo onenetakoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo