GARA > Idatzia > Kultura

Rodrigo de Santiago eta Francisco de Madina izango ditu gogoan Musikastek

Rodrigo Alonso de Santiago, Francisco de Madina, Urban de Vargas, Carmelo Bernaola eta Hilarion Eslava izango dira Musikasteren aurtengo ekitaldiaren protagonistak. Bihar abiatuko da ekitaldi hori eta aste osoa iraungo du eta musika Errenteriako hainbat agertokitara eramango du.

GARA | DONOSTIA

Musikaren Euskal Artxiboak antolaturik, bere 35. edizioa egingo du Musikastek Errenterian, maiatzaren 12tik 19ra. Aurtengo ekitaldiak Rodrigo Alonso de Santiago barakaldotarra eta Francisco de Madina oñatiarraren irudiak nabarmendu nahi ditu. Halaber, Hilarion Eslavaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen da eta bere musika erlijiosoaren bilduma adierazgarrienatariko bat jaso du bere egitarauan, bai a capella eta orkestra laguntzarekin idatzitako lanak tartean.

Errenteriako Udal Areto Nagusian egingo dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Musikasteko hasierako ekitaldia. Ana Calvo musikologoak «La personalidad musical de Rodrigo A. de Santiago» ponentzia aurkeztuko du bertan. A Coruñan gordeta dagoen De Santiagoren obraren katalogazioa egin du Calvok.

Emanaldiak tabernetan

Gainera, Gamon Zumardian, Elkano Browning Cream taldea eta Botxo Boogies arituko dira. Azken honek Juan Crisostomo Arriagaren musika aurkeztuko du jazz erritmoekin. Beranduago, Satay Blues taldea entzungo dute Kelly's tabernan; Botxo Boogies, Cyne Reyna tabernan; eta Elkano Browning Cream, Limerick tabernan.

Igandean Errenteriako Udal Txistularien agerraldia izango da Foru plazan, Rodrigo A. de Santiago musikagilearen obrekin. Musikagile beraren obrak eskainiko ditu leku berean Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandak ere bai.

Astelehenean, Buenos Airesen euskaldun talde batek 1945 urtean asmatu ikuskizun koreografiko-musikalaren oihartzunak ekarriko ditu Musikastek. Eresbilen musika edukiak eta koreografikoak zeuden gordeta eta horiek izan ditu oinarri Aristizabal-Barandiaran bikotearen errezitaldiak.

70ko hamarkadan, De Santiagok ohiko soinuetatik kanpo esperimentatu zuen txistuarekin, ganbera tratamendua ematen. Durangoko Berziztu bandak bide hori jorratu du eta bere errepertorioa eramango du Errenteriara.

Ondoretza

Carmelo Bernaolaren ikasleek haien sorkuntza lanak plazaratuko dituzte asteazkenean eta haren ondoretzaren berri emango dute. Villa de Errenteria zentroak jasoko ditu.

Ostegunerako antzinako musika proposatzen du egitarauak. Urban de Vargasen ``Quicumque vulta salvus esse'' aurkeztuko du Capilla Peñafloridak.

Faltzesen sortutako musikagileak Huesca, Iruñea, Calatayud, Daroca, Burgo de Osma, Zaragoza eta Valentzian eraman zuen aurrera bere lana. XVII. mendeko musikariaren sorkuntza lanak barroko hispanikoaren eragina jaso eta ekarri zuen.

Musika koralerako sei koru Fatimako parrokian batuko dira ostiralean. Kasu honetan, XIX. mendeko egile bat ekarriko dute gogora, Hilarion Eslava, eta XX. mendeko beste bat, Francisco de Madina. Izan ere, ahotsetarako errepertorio ugari idatzi zituzten, bai musika erlijiosoaren jeneroan eta profanoan. Ibilbide handia duten taldeak izango dira Errenterian, hala nola, Irungo Ametsa Abesbatza, 50 urterekin, eta Barañaingo Korala, mende laurdena bete duena, hain zuzen ere.

Larunbatean, amaiera emateko, «Euskaria» interpretatuko du EOSek eta Andra Mari Abesbatzak. Rodrigo A. de Santiagok hiru sinfonia egin zituen, Galizia eta Euskal Herriarekin lotuak. Hala, XX.mendeko orrialde sinfonikoak idatzi zituzten euskal egileen izenak ezagutzera ematen lagundu nahi dute.

TXISTULARIAK

Rodrigo Alonso de Santiagok ohiko soinuekin zituen lokarri indartsuak hausten lagundu zion txistuari. Durangoko Berziztu taldeak bide hori jorratu du. Txistua, soinua eta hari tresnak batuko dituzte emanaldi berean.

El legado de cinco grandes creadores

La presente edición de Musikaste recogerá el legado de cinco grandes creadores como fueron Rodrigo Alonso de Santiago, Francisco de Madina, Urbán de Vargas, Carmelo Bernaola e Hilarión Eslava.

Musikaste ha querido destacar, de forma especial, la figura de Rodrigo Alonso de Santiago, compositor vizcaino con una amplia producción musical poco reconocida, a pesar de que escribió para los más diversos géneros.

Por otro lado, recuerda el centenario del nacimiento de Francisco de Madina, cuyo paso por latinoamérica imprimió a su obra su característico color.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo