GARA > Idatzia > Ekonomia

Lanbideri salaketa ipini diote legearen aurkako lan eskaintzak argitaratzeagatik

GARA|

Bizkaiko etxe langileek Lanbide Lakuako enplegu zerbitzuaren aurkako salaketa aurkeztu dute Lan Ikuskaritzan, legearen aurkako lan eskaintzak argitaratzeagatik. Azaldutakoaren arabera, martxoaren 27an umeak zaintzeko langile baten eskaera argitaratu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten duen zerbitzuak, eta astelehenetik ostiralera 7.30etik 20.00etarako lanaldia eskaintzen zuen.

Pilar Gil Bizkaiko etxe langile elkarteko presidenteak aurkeztu du salaketa, eta han dioenez, eskaintza «legearen kontrakoa» da hamabi ordu eta erdiko enplegua eskaintzen duelako, legeak ezartzen duen asteko 40 orduko lanaldia gainditzen duelako.

Falta «larria»

Bestalde, lan agentziek legeak ezartzen dituen baldintzen azpiko kontratazioak eskaintzea «falta larria» dela diote, legeak berak adierazten duenaren arabera.

Salatutako lan eskaintzak «pazientziako eta izaera maitekorreko» zaintzailea eskatzen zuen, bi urteko ume bi eta hilabete bateko haurra atenditzeko, eta hilean 700 euroko soldata planteatzen zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo