GARA > Idatzia > Ikusmira

Athleticeko emakumeen garaipen bikoitza

Bost urtean maila goreneko lau liga irabazi dituen futbol talde bat ezin esan bigarren mailakoa denik. Emakumezkoa izanda, ordea, eman lezake edozein balentriak garrantzia galtzen duela. Eta oso garrantzitsua da nagusiki gizonezkoena den mundu batean, neskena ez omen den kirol batean, emakume horiek lortutakoa, talde horren garaipen ugarien gainetik. Inork baino hobeto jakin dute, banan-banan eta talde moduan, kirolarekiko eta taldearekiko maitasuna transmititzen. Gazteek kirolen arloan eredu asko dituzte, eta gaztetxo askok Athleticeko emakume horiek ere izango dituzte beren ereduen artean. Gaur egun Athleticen ordezkaririk egokien eta duinenak dira, eta klub horren filosofia zalantzan jarri denean, zalantzan jarri dituzte eurek kritika horiek, edo dirua izanda gainerako faktoreek bigarren mailako garrantzia dutela. Neska horiek agerian jarri dute zaleen, konpromisoaren eta talde lanaren balioa eta, azkenik, erakutsi dute emakumezkoen kirola ere lehen mailakoa izan daitekeela, badela, eta hori ez dela onartzen, herri erakundeetatik hasita. Ukaezina baita horiek ez dutela batzuen eta besteen esfortzua berdin balioesten. Meritu handiago bati laguntza murritzagoarekin erantzuten diote. Eta ez da nahikoa harrera ofizial bat memento batean eta laudoriozko adierazpen batzuk beste batean. Berdintasunezko tratua merezi dute. Guztion aldetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo