GARA > Idatzia > Errugbia

Emakumezkoak

ASB Baionakoak mailarik gorenera heltzeko aukera eskura du

J.L. | DONOSTIA

Emakumezkoen errugbian euskal talde bat inoiz iritsi den mailarik altuenera heldu daiteke, ASB Baionako taldea, Elite Ligara igotzeko zorian baitago. Lehen Mailako Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira, eta bere multzoan lehen postuan dago. Gero igoera fasea jokatu beharko luke, baina daraman bidea ikusita, baikorrak izateko adina zantzu badaude.

Baionarrek gaur jokatuko dute Salon taldearen zelaian, 18.00etatik aurrera. Estatu frantseseko Liga, Ingalaterrakoarekin batera, gaur egun Europako indartsuena da.

Estatu espainoleko Ligarik ez da jokatzen emakumezkoetan, baina bai Kopa, eta finalerdietan bi euskal talde izango dira. Getxok, bihar 10.00etatik aitzinera Pozuelo taldea hartuko du Faduran, eta Gaztedik, aldiz, Bartzelonan jokatuko du ordubete beranduago INEF taldearen aurka. Bi talde horien asmoa emaitza onak lortzea izango da, eta datorren asteburuko partidetan finalerako txartela lortu ahal izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo