Medikuntza eta Zientzi Historiaren Museoaren 25. urteurrena
GARA |
Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean dagoen Medikuntza eta Zientzi Historiaren Euskal Museoak 25 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute gaur, museoaren Mintegi Aretoan, 11.00etan.
Ekitaldia Societe Francaise d'Histoire de la Medicine elkarteak antolatutako Journees Transpyreneennes d'Histoire de la Medicine-rekin batera egingo dute. Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira Hendaian eta EHUko Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoan.
Gaurko ekitaldian, Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Anton Erkoreka Medikuntza eta Zientzi Historiaren Euskal Museoko zuzendaria eta Maria Angeles Larrea museoaren sortzaile Jose Luis Goti zenaren alarguna egongo dira.
Jose Luis Goti Medikuntza eta Zientzi Historiaren Museoa 1974an ireki zuten, Bilboko Mediku Zientzien Akademian, mediku eta akademiko batzuek ekarritako lehen gauzak jaso zirenean. 1979an ireki zuen lehen aretoa, Leioako campuseko Medikuntza Fakultatean, eta inaugurazio ofiziala 1982ko maiatzaren 25ean egin zuten.