GARA > Idatzia > Real Sociedad

Mantentzearen borroka

Taldearen indarra, ilusioa mantentzeko gakoa

Juanitok argi dauka klubaren etorkizuna eta jende askoren ilusioa jokoan daudela aste hauetan, baita taldean dauden batasuna eta indarra konfiantza edukitzeko modukoak direla ere

GARA | DONOSTIA

Bost jaurdunaldi besterik ez dira geratzen Liga amaitzeko. Bost final, Realaren kasuan, sailkapenean egun dauden desberdintasunek ez baitute inolako estropezurik onartzen. Horrelakorik gertatzekotan, ondorioa ez litzateke talde baten jeitsiera, Juanitok atzo adierazi zuenez, «klubaren etorkizuna eta jende askoren ilusioa» ere jokoan baitaude hurrengo aste hauetan.

Horregatik, defentsak taldea Tarragonan egiten ari den konzentrazioa aprobetxatzea espero du, aurrekoekin gertatu den bezala. Argi dauka, hala ere, horrelako esperientziak eskertu arren, txuri-urdinen motibazioak eta uste osoak ez dutela bultzakaden beharrik, badakitelako «zein den egoera eta helburua». Irabazi edo irabazi behar den final bat dela esan zuen. Aurrera jarraitzeko «bide bakarra» hiru puntuak lortzea dela esan zuen. «Badakigu, gainera, garaipena lortuz gero, hurrengo astean agian beste era batean ikusiko dugula etorkizuna», nabarmendu zuen Realako jokalariak.

«Hil ala biziko» finala, beraz, Juanitok aitortzen duenez, «klubaren etorkizuna eta jende askoren ilusioa baitaukagu jokoan». Eta ez da erraza horrelako presioarekin lan egitea, batez ere, indar mentala zein garrantzitsua den kontuan hartuta baina jokalari andaluziarra lasai dago, taldean somatzen duen giroari esker. «Talde batzuk beste batzuk baino hobeto daude orain, baina ez fisikoki, mentalki baizik -azaldu zuen-. Hainbat etapa gainditu ditugu orain arte: indar gutxi dagoen horixe, fisikoki ondo zauden bestea, eta oraingoa, garrantzitsuena buruko indarra denean. Hala, beste talde batzuei abantaila ateratzen diegula uste dut, gure taldea multzo ona delako; batasun handia dago gure artean eta oso kontzientziaturik gaude», nabarmendu zuen.

Ezinbesteko helburua

Horrek, baina, ez du ezertarako balio taldeak emaitza onik ez badu lortzen, berdinketek ere oraingoan balio ez baitute. Juanitok, behintzat, argi dauka garaipena izan behar dela biharko helburu bakarra. «Goikoek irabazten badute -gogorarazi zuen- puntua ez digu ezertarako balioko. Orain oso garrantzitsuak diren bost partida dauzkagu aurrean. Násticen aurkakoa lehenbizikoa da eta, horregatik bakarrik bada ere, garaipena da balio digun emaitza bakarra».

Horregatik, taldea «hasieratik irabaztera irten behar» dela uste du jokalariak. «Gola 90.minutuan edo lehenbizikoan sartzea berdin zaigu, baina hasieratik irabaztera irten behar dugu. Haiek jadanik aukerarik ez dutela pentsatzen dute eta guk, ordea, behar handia daukagu aukera hori oraindik bizirik ikusten dugulako. Eta lehenengo minututik erakutsi behar dugu, haien bila atera behar dugu, garaipena balio digun emaitza bakarra dela jakinez eta demostratuz», errepikatu zuen.

Baita kontu gehiegirik atera barik ere. «Aste ugari kontuekin eraman» arren, Juanitok nahiago du «partidak banaka hartzea», batez ere, helburua urrun dagoenean. «Irabaziz gero, zenbakiak hobeak izango dira eta positiboago begiratuko diogu etorkizunari».

La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.

La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.

H

l

s

t

Una jornada para el turismo y la relajación

La primera jornada de la mini-concentración txuriurdin en Tarragona discurrió entre el turismo y la relajación.

Miguel Angel Lotina dividió ayer la expedición en dos grupos. Stevanovic, Garitano, Kovacevic, Aranburu, Aitor, Labaka, Juanito, Jesuli, Mikel Alonso y Novo dieron un paseo por la playa, para completar la mañana con una sesión de talasoterapia, con masaje, hidroterapia y baños, mientras por la tarde disfrutaban de descanso.

El resto de la plantilla se desplazó por la mañana al circuito de Montmeló para seguir los entrenamientos libres del Gran Premio de España, para seguir por la tarde el mismo plan matinal de sus compañeros.

GARA

BURUA

Juanitoren ustez, taldeak zenbait epe gainditu ditu: indar gutxi zegoenean, lehenbizikoa; taldea fisikoki hobe zegoenean hurrengoa; eta oraingoa, momentu honetan hain garrantzitsua den burua indartsu izatearena.

Entrenamiento vespertino para la aclimatación

Miguel Angel Lotina ha decidido realizar el último entrenamiento de la semana en horario de tarde, para que sus jugadores se aclimaten al calor reinante en Tarragona en estas fechas. Así, los donostiarras se ejercitarán hoy a las 17.00 horas en las instalaciones del Nástic.

Entradas gratis para los socios ante el Celta

Los socios podrán adquirir entradas gratuitas -dos por abonado- para el próximo encuentro entre Real y Celta. En esta ocasión sólo podrán retirarse en las taquillas de Anoeta, que permanecerán abiertas desde mañana y hasta el martes, o hasta que se agoten las entradas.

En la mitad de la tabla, a cuatro puntos
En la mitad de la tabla, a cuatro puntos
KONTUAK

Bost final jokatu behar ditu Realak, baina jokalariek nahiago dute partidak banaka hartzea. «Irabaziz gero, zenbakiak hobeak izango dira eta positiboago begiratu ahal izango diogu etorkizunari», esaten du Juanitok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo