GARA > Idatzia > Bruesa

acb liga

Baja asko izanagatik, duintasunez amaitu nahi du liga Bruesa GBCk

 

GARA | DONOSTIA

Aste batzuk igaro dira Bruesa GBC matematikoki LEB Ligara jaitsi zenetik. Dena den, gaur arratsaldeko 20.00etatik aurrera Pamesaren aurka jokatu behar duen ligako azken neurketa duintasunez jokatu nahi luke talde donostiarrak.

Gainera, ez dago egoerarik onenean, bajaz gainezka baizik. Fajardo Milango ArmaniJeansera joana da eta Kammerichsi oinean duen lesioa ez zaio osatu. Horretaz gain, gastroenteritisak jota, Txemi Urtasun ez da Valentziara joan azken neurketa jokatzera. Eta azkenik, Uriz eta Bradley ere azken ordura arte zalantza izango dira.

Nortasun falta

Bestalde, osteguneko prentsaurrekoan Porfi Fisacek zenbait gezi jaurti zituen talde barrura, jokalari batzuei azken laurdenetan «nortasun falta» egotzita.

«ACB Ligan azken laurdenean dena jokatzen da. Neurketak aldatuko zituen norbait falta izan zaigu», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo