GARA > Idatzia > Gutunak

Josu Jimenez Maia Berriozar

Fernando Sebastian: «Dominus dixit ad me»

Iruñeko Artzapezpikuak, Fernando Sebastianek, jarrera argi eta garbia agertu du datozen hauteskundeei begira: Falange aintzat hartzeko eta babestekoa dela dio, baita eskuin muturreko beste zenbait alderdi ere. Espainian bota zituen bereak, bereak eta bi.

Ni ez naiz harritzen, aspaldi ezagutzen dugu Ezkaba mendiko magalean Eliza Katolikoaren agintarien itzal beltza. Gainera, Sebastianekin ezin da eztabaidatu... azkenik beti bukatzen da fede kontu batekin... sinesten baduzu ongi, bestela... Zeren Fernando Eliza Katolikoaren ordezkaria da Nafarroa Garaian, eta Jainkoaren hitza du ahoan; hortaz, horrekin bukatzen da argudio-dantza: «Dominus dixit ad me» -Jaunak esan zidan-... eta hi egon hadi isilik, fedegabeko hori!

Alderdi ultramontano horiek aintzat hartzea eta babestea merezi dutela Jaungoikoak esango al zion Fernandori? Baliogabetutako hautesle zerrenda bozkatu behar dugunok eskumikatuta gaude jada?

Ez, Sebastiankeriak ez nau harritu, ez da fariseo bat. Gogoratu iazko Pilarika eguneko haren argazkia, hiruadarrekoa buruan zuela, edo homosexualen inguruko haren astokeriak. Beraz, Sebastianekin harritu ez, baina bai larritu, ezen zeren zain daude katoliko aurrerakoiak? Edo ez dago katoliko aurrerakoirik? Ez dute ezer egingo, ezta? Horrek bai larritzen nauela, bai horixe!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo