GARA > Idatzia > Gutunak

Inazio Agirre Arregi Ezker abertzaleko kidea

EAJren gezur soziala

Tolargik, Tolosako Udalaren enpresak, lanpostu bat betetzeko prozesua OTEIC enpresa pribatuaren esku utzi du. Hautagai batek azterketa euskaraz egitea eskatu du, baina ezin duela esan eta erdaraz egitera behartu dute.

Franco hil eta 32 urte ondoren, honek lau gauza nabarmentzen ditu: agintariek ez dutela legea betetzen, euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen direla, enpresa publikoak eta pribatuak oraindik ez direla euskaldundu, eta hizkuntz politika honekin Euskal Herria euskalduntzea ezinezkoa dela.

Alkate jaunak, komunikazioaren hariak mugitzen trebezia erakutsita, Tolargiren jokabidearekin mezu hau bidali du: euskara ondo dago haurrekin aritzeko eta bigarren mailako eginkizunetarako. Lanpostu bat lortzea gauza serioa da txorradatan ibiltzeko. Euskara erdararen mendekoa da.

Hau ez da salbuespen bat, Tolosan eta Euskal Herrian egunero gertatzen diren euskaldunen hizkuntz eskubideen urratze sistematikoaren adibide bat baizik. Gure eguneroko bizitza euskaraz bizitzeko prest al gaude? Ez etsi. Fartsa hau gainditzeko euskarak denon konpromisoa behar du. Hizkuntz politika berria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo