Molotov koktelak Zizurkilgo tren geltokiaren aurka
GARA |
Lakuako Barne Sailak jakitera eman zuenaren arabera, hiru molotov koktel jaurti zituzten ostiraletik larunbaterako gauean Zizurkilgo Ugare auzoan dagoen tren geltokiaren kontra. Gertaerak 00.30ean suertatu ziren, geltokia jada itxita zegoela.
Erasoaren ondorioz, eraikinaren aurrealdea eta saretak belztuta geratu ziren. Hala ere, kalte materialak ez ziren handiak izan.
Ekintza horren harira, erreakzio politikoak eta hainbat gaitzespen ere izan ziren. Horien artean, Jose Antonio Pastor, PSEk hautagai nagusiak Bizkaian, berak «nazionalismo erradikala» bezala definitu zuenari «besteon askatasuna errespetatzea eta indarkeria erabiltzen dutenengandik aldentzeko adorea» izatea exijitu zion.