GARA > Idatzia > Non Zer

Bilbainada Lehiaketa berriz ere martxan dago

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak 21. Bilbainada Lehiaketa iragarri du, hiriko ohiturei buruzko herri kanta berriak sortzea bilatzen duen ekimena. Lehiaketak ia 5.000 euroko sariak banatuko ditu, eta abestiak ekainaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira. Urteak joan urteak etorri, lehiaketan Bilboko eguneroko kontuei buruzko kanta bilduma sortu da. Kanta horiek Bilboren historia kontatzen dute. Aurten, Athleticek eta mailari eusteko dituen arazoek jokoa emango dute lehiaketan, Bilboko abesti herrikoien tradizioari eustea nahi duen lehiaketa honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo