GARA > Idatzia > Athletic

Mailari eusteko borroka

Irabazi beharreko finala, lasaitasunak ere lekua izan dezan

Athleticek lehen baino lehen eskuratu nahi ditu mailari eustea ziurtatuko dioten puntuak, finalez jositako liga amaiera ez bizitzeko

GARA | BILBO

Bost jardunaldi besterik ez dira geratzen liga amaitzeko eta Athleticek bere eskuetan dauka guztiak finalak ez bihurtzea.

Badirudi aurten lehen mailan mantentzea «merkeagoa» izango dela eta, beraz, zuri-gorriek nahikoa izan dezaketela zazpi puntu gehiago lortzearekin beren helburua eskuratzeko. Baina, astetik astera premiak eragindako presioak goruntz egiten duen heinean, puntuak lortzeko zailtasunek ere horrela egiten dute. Hobe du, beraz, talde bizkaitarrak lehenbiziko finalak gainditu, denboraldiko azken asteetan lasaitasunak orain arte aurkitu ahal izan ez duen lekua topa dezan. Alternatiba, finalez jositako liga amaiera bizitzea izango litzateke, sufrimendua ekainaren 17ra arte luzatzea.

Argi dagoenez, zuri-gorrien asmoa horixe da, finalak jokatzeari lehen baino lehen uztea. Baina horretarako, denboraldian behin bakarrik lortu dutena errepikatu beharko dute: gutxienez bi garaipen eta berdinketa bat jarraian lortzea. Hau da, Andaluzian egindako kontzentrazioaren ondorioak emaitzetan berehala bilakatzea.

Gaurko partidari begira ere, premiak sortzen duen motibazioa bideratzen jakin behar dute, jokoan gehiegi ez daukan arerio baten aurka. Hau da, Recreativoren aurka lortutako puntua ona egin behar dute, geratu zaion helburu bakarra -mantentzea- jadanik eskuratua duen Deportivo gaindituz.

Etxean hain ibilbide txarra izan arren, zenbakiei begira, konfiantza izateko arrazoia aurki dezakete bilbotarrek, Deportivo are kaskarrago ibili baita etxetik kanpo. Izan ere, hogei partida jokatu ditu bisitari bezela txapelketa guztien artean eta hiru garaipen besterik ez ditu lortu talde zuri-urdinak.

Aldaketak

Egoera fisikoaren abantaila, ordea, ez dago hain argi. Deportivok Sevillan jokatu zuen asteazkenean Kopako finalerdia baina, Joaquin Caparrosek azken egunetan zuzendu dituen saioei jarraituz, badirudi taldea gaur goitik behera aldatuko dela. Izan ere, Sanchez Pizjuanen jokatutako bost jokalari izango dira hamaikakoan.

Athletici dagokionez, badirudi Manek -atzo pista asko ez eman arren, saioa ateak itxita zuzendu baitzuen- bi aldaketa sartuko dituela taldean. Fernando Amorebieta zigortua dago, Iturriaga entrenatzailearen erabakiagatik deialditik kanpo geratu da eta Ismael Urzaiz aulkian geratuko da. Javi Gonzalez eta Joseba Etxeberria berriz, hasierako hamaikakora bueltatuko dira.

Sarrerak agortuta

Ederki babestuta egongo da taldea, Athleticek atzo jakinarazi zuenez, San Mameseko ipar-hegoko aurrealdeko eta ekialde-alboko aurrealdeko sarrerak agortu egin baitziren atzo. Bilboko zelaiak, beraz, itxura ederra erakutsiko du gaur.

 
«Dispuestos para dar lo que llevamos dentro"

Mané está convencido de que la concentración en Huelva ha cumplido con los objetivos marcados, lo que permite a los rojiblancos estar «dispuestos para dar todo lo que llevamos dentro. Y espero una respuesta muy buena del equipo para poder ganar el partido», aseguró.

Algo absolutamente imprescindible, por otra parte, teniendo en cuenta que «en las jornadas que van quedando cada resultado que se da tiene mucha más trascendencia, así que dejar todo para el último día sería muy peligroso», admitió.

En lo que respecta a la posible motivación extra que podría presentar hoy un Deportivo sin objetivos en juego, Mané quiso restar importancia a los rumores sobre maletines, habituales a estas alturas de la temporada. «Creo que como cualquier otro equipo, quiere ganar los encuentros -aseguró el técnico rojiblanco-. Es un gran equipo y vendrá a ganar. Como deportistas que son, independientemente de su situación deportiva, vendrán a dar todo lo que tienen».

GARA

IBILBIDEAK

Athleticek etxean izan duen ibilbide kaskarrak bere neurriko zapata aurkituko du gaur. Hogei partida jokatu ditu Deportivok etxetik kanpo denboraldi honetan, Liga eta Kopa artean, eta hiru garaipen besterik ez ditu lortu.

NOBEDADEAK

Javi Gonzalez eta Joseba Etxeberria deialdira itzuli dira eta hamaikakoan egongo dira. Ismael Urzaiz, bere zigorra etena egon arren, aulkian geratuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo