GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Biarritzek ezustean galdu du Montpellierren

MONTPELLIER 39

BIARRITZ 29

J.L. | BAIONA

Zaplazteko latza hartu zuen atzo Biarritzek Montpellierren zelaian galduta. Gutxienez puntu gehigarria lortu zuen, eta hori oso baliagarria izan daiteke gaur Perpinyak galdu eta Biarritzek azkeneko jardunaldian irabazten baldin badu. Gaur kataluniarrek Parisen irabazten baldin badute, lapurtarrek oso zaila izango dute ligako finalerdietan izatea.

Atzokoa nahitaez irabazi beharreko neurketa horietakoa zen. Montpellier jaitsierako postuetan zegoen eta atzo lortutako garaipenarekin jaitsierako postuei ihes egitea lortu eta Avironekin berdinduta geratu da. Biak jaitsierako postuak nahiko atzean utzi dituzte. Frantziarrek, ordea, atzo ez zuten soilik garaipena eskuratu, erasoan lortutako puntu gehigarria ere beraganatu zuten.

Biarritz erasoan nolabait aritu zen. Lau entsegu egin zituen eta, alde horretatik, ongi aritu zen, atzo puntu gehigarria lortzea ezinbestekoa baitzen. Ustekabea, ordea, atzean eman zuen. Zulo asko utzi zituzten atzean, eta etxekoak ederki aprobetxatu zituzten bost entsegu egiteko. Biarritz da egungo txapelduna, eta aurten ere gauza bera egiteko asmoarekin abiatu zen. Helburu hori duen talde batek ezin ditu bost entsegu jaso jaitsierako postuan zegoen talde baten aurka. Orain azkeneko partida irabaztea besterik ez zaie geratzen, eta gaur Parisera begira egotea, han zer gertatzen den ikusteko.

MONTPELLIER

39

BIARRITZ

29

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo