GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sega

Euskaldunek sei domina lortu dituzte Alemanian

J.L. | DONOSTIA

Lau urrezko domina, eta bi zilarrezko, horixe izan da euskaldunek Alemanian jokatu den nazioarteko lehiaketan lortu duten saria. Lan bikaina egin dute, dudarik gabe.

Herenegun izan zen sega txikiko sariketa, eta bertan euskaldunak lan bikaina egin zuten, hiru domina lortu baitzituzten. Marialuixa Gabirondok emakumezkoetan urrezko domina eskuratu zuen, baina ez zen eguneko bakarra izan.

Gizonezkoetan, eta 40 urtez azpikoetan, euskaldunek bigarren domina lortu zuten, nahiz eta oraingoan zilarrezkoa izan zen. Bixente Mitxelan izan zen domina golkoratu zuen segalaria. Ordurarteko lana bikaina zen, baina herenegungo lorpenak ez ziren hor amaitu, 40 urtez gorakoetan, Altzok urrezkoa lortu baitzuen.

Atzo goizean sega handiko lehiaketa jokatu zen, eta beste bi urrezko domina etorri ziren. Emakumezkoetan, Gabirondok bigarren urrea eskuratu zuen. Mitxelenak ere ez zuen gutxiago izan nahi izan, eta 40 urtez azpikoetan horrek ere urrea golkoratu ahal izan zuen. Arratsaldean, taldekako lehiaketa izan zen, eta hor ere izan zen euskaldunentzat beste lorpen bat. Euskal selekzioak ez zuen garaipenik eskuratu, baina bigarren postuan amaitu zuen. Amaierako balantzea ezin hobea izan zen. Okzitaniako torneoa izango da euskaldunen hurrengo jomuga, eta bertara ere zerbait lortzeko asmotan joango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo