Auteskundeak Euskal Herrian
Acebesek «Ermuko espiritua berreskuratzeko» deia egin du
Estatu espainoleko presidentea ez zen izan atzo Euskal Herrira etorritako espainiar politikari bakarra. PPko idazkari nagusia, Angel Acebes, Ermuan izan baitzen. Bertan, Zapateroren kontrako hitz gogorrak jaurti zituen eta «Ermuko espiritua» berreskuratzeko eskaera egin zuen.
GARA | ERMUA
PPko idazkari nagusiak, Angel Acebesek, Ermua bisitatu zuen atzo. Berarekin batera, Bizkaiko herriko Batzorde Lokaleko kideekin izandako bileran, EAEn PPko buruzagi Carmelo Barrio eta Leopoldo Barreda izan ziren.
Acebesek, Estatu espainoleko presidenteari, Jose Luis Rodriguez Zapaterori, kritika gogorrak egin zizkion. Acebesen ustez, EAE-ANV ez ilegalizatzea albiste txarra da eta Zapatero da horren erantzulea. Bere esanetan, erabaki horren atzean, «Zapatero prozesuaren ibilbide orria» bezala definitu zuena dago; honen muina «Batasunarekin akordioak lotzea» izanik. Izan ere, «Gobernuak berak ETAri mesede egiten dio hauteskundeetan egon dadila laguntzen».
Horiek hala, Acebesek, «Ermuko prozesu» bat abian jartzea defendatu zuen. Acebesek batailatu zuen «dinamika» honen funtsa «erresistentzia zibikoa printzipioen defentsan, irain eta erasoen aurrean etsi gabe eta askatasunaren bandera altxatuta». Honi atxikia, hedabideen aurrean eginiko adierazpenetan, tonu are oldarkorragoa hartzen joan zen eta «Ermuko prozesu» horren barruan ere, eta ezker abertzaleari erreferentzia eginez, «gure esku dauden bitarteko guztiak erabili behar ditugu, udaletatik botatzeko, baina baita era bortitz eta antidemokratikoan okupatu gura dituzten kale eta plazetatik ere kanporatu behar ditugu» nabarmendu zuen Acebesek. Horren harira, «lana borobiltzeko, ETAren porrota jada eginda egongo litzateke Zapaterok jarrera aldatu izan ez balu» esan zuen PPko kideak.
Alde horretatik, batzuek «De Juana Chaosen espiritua» defendatzen dutela aipatu zuen eta berak, aldiz, «Ermuko espiritua berreskuratzeko» deia egin zuen. Horrekin batera, «Espainia oso mementu zailak bizitzen ari dela» nabarmendu zuen. Hala ere, Acebesen ustez, «ez da kasualitatea« halakorik gertatzea, «'Zapatero prozesuaren' estrategia bat da; gorabeherak eta bi hildako utzi zituen atentatu bat izan duen ibilbide orriaren parte baita».
Prozesu horren funtsa da «ETArekin akordio bat egitea, bere eskaerak onartuz, eta PP baztertzea; hau da, prezio politikoa ordainduta». Lotura hori, «hainbat bileraren ostean akordioak lotzen egon da Gobernuak eta azkena Barajasko atentatuaren ostean gertatu zen». Izan ere, Acebesek esandakoaren arabera, Gobernuak badaki «ETArekin akordio bat lotzea, erakunde hori desagertu barik, ez dugula sekula onartuko». Horiek dira, berez, bere alderdia «erasotzeko» arrazoiak, PP baita «ETArekin duten akordioaren oztoporik nagusia».
El candidato del PP a la alcaldía de Bilbo, Antonio Basagoiti, continuó ayer dando cuenta de sus promesas electorales. En una comparecencia, apostó por «medidas firmes y mano dura contra la delincuencia y los manguis, para que quien delinque no pueda acceder a un piso, subvenciones o ayudas sociales».
A juicio de Basagoiti, «últimamente en Bilbao vamos conociendo que se roba en las tiendas y existen zonas en las que los manguis hacen el agosto, como Santutxu, Indautxu, Deusto, el centro o algunos barrios». Ante ello, según su opinión, «el Ayuntamiento se ha limitado a decir que no puede hacer nada». Por contra, el PP planteó «contar con más policía en todas las calles y barrios y más mano dura contra el delincuente».
Por último, aseguró que «si soy alcalde, no puedo obligar a que un juez meta en la cárcel a una persona que ha robado diez veces, pero si puedo conseguir que no le sea cómodo vivir en Bilbao».
GARA