Begoña Fernandez Alcalde Euskal Herriko Berdintasunerako Langileen Elkartearen izenean Helen Groome Geógrafa
Ikusezintasunaren eta ostrazismoaren artean
Berdintasunerako langileok ahalegin ikaragarriak egiten ditugu jendarte patriarkalari eusten dioten egiturak aldatzeko, baina genero arteko zulo handietan gelditzen gara harrapatuta
Berdintasunerako langilearen lanbide-irudia sendotzen ari da, talde feministek eta mundu osoko emakumeek eginiko ahaleginari esker. Izan ere, sexuen arteko berdintasunaren helburua nazioar- teko agenda politikoan sartzea lortu dute.
Berdintasunerako langile edo teknikari aholkularia profesionala da eta berdintasun kontuetan goi-mailako espezializazioko aholkularitza ematen die erakunde publikoei, enpresei, fundazioei, GKEei eta abarri. Helburua genero arteko tartea deusez- tatzea da, hark eragozten baitie emakumeei gizonekiko berdintasunean bizitzea. Horretarako, Berdintasunerako Langileak erakunde horien berdintasunerako jarduerak aztertu, azaldu, proposatu, diseinatu, koordinatu eta ebaluatu behar ditu; jarduera horiek, gainera, bat etorri behar dute Arauzko Berdintasunarekin, Ekintza Positiboarekin eta Genero-mainstreaming delakoarekin.
EAEn, duela bi hamarkadatik, pertsona gutxi batzuek (gehien-gehienak emakumeak) lanbide horretan dihardute -batez ere, herri-administrazioan-; oraindik ez da adostu, ordea, zer eginkizun, eskumen eta maila profesional izan behar dituzten.
Berdintasunerako Euskal Legeak hainbat gauza mugitu ditu berdintasuna lortzeko lanean diharduten autonomia-erakundeen egituran. Era berean, bultzada eman du aholkularitza-enpresak, erakunde-sareak eta hainbat prestakuntza-ikastaro sortzeko. Egoerak itxaropentsua badirudi ere, Euskal Herriko Berdintasunerako Langileok kezkatuta gaude. Izan ere, zenbait gauza oztopo larria dira gure zeregin profesionalerako.
Oztopo horietan lehenengoetarikoa Berdintasunerako Langilearen lanbideak duen izendapena bera da; bada, asko aldatzen da udal batetik bestera, erakunde batetik bestera. Hainbat izendapen daude: Berdintasunerako Teknikaria, emakume eta gizonen arteko Berdintasuneko Aditua, Berdintasunerako Aholkularia eta abar. Horrek ikusezin bihurtzen ditu profesionalak, hein handi batean. Aipatzekoa da, halaber, tokiko administrazioek gero eta gehiago egiten duten gauza bat: berdintasunerako langileentzako lanpostuak ateratzean, teknikaria, berdintasunean aditua ez ezik, gizarte-zientzietako beste espezialitate batzuetan ere aditua izatea exijitzen dute -immigrazioan, droga-mendekotasunean, gizarte esku-hartzean, lankidetzan-.
Beste oztopo bat zera da, Berdintasun Arloa beste arlo batzuetan -Gazteria eta Kirolak, Lankidetza eta Immigrazioa...- edo Gizarte Ongizaterako Sailean sartzen dutela; horrela, zailagoa da arloaren lana ikustaraztea.
Bestalde, langileok ahalegin ikaragarriak egiten ditugu jendarte patriarkalari eusten dioten egiturak aldatzeko, baina genero arteko zulo handietan gelditzen gara harrapatuta. Zulo horiek agerian uzten dute erakundeek, izatez, uko egiten diotela berdintasunaren aurka borrokatzeari. Horrenbestez, azken urteotan erkidego honetan berdintasunerako langile gehiago kontratatu diren arren, kontratatutako lan- gileek ez dute behar bezalako prestakuntza espezializatua jaso eta ez dute goi-mailako aholkularitza ematen.
Gaur egun, EAEn 50 bat berdintasunerako langile ari dira lanean eta horietatik gutxi batzuek baino ez dute lanpostu finkoa eskuratu. Gainerakoen egoera ezegonkorra da, eta zenbait prekarietatean daude: soldata baxuak eta eskumen oso gutxi dituzte kalitatezko lana egiteko. Gehienek udaletan egiten dute lan, eta, oraindik, Autonomia Erkidegoak eta Foru-Aldundi gehienek profesional horientzako lanpostu espezifikorik ez dute sortu. Gainera, erakundeetan sartzean, langile gehienak Herri-administrazioko B, C edo baxuagoko taldean sartzen dituzte, aurrekontuak aitzakiatzat hartuta. Hori egitean, balioa kentzen diete lanpostuei eta ezikusi egiten diete lanpostuari dagozkion zereginei: diseinatu, ezarri, ebaluatu eta erakundeak koordinatu. Eta ez dugu ahaztu behar berdintasun arloak aurrekontu eskasa izaten duela, eta, batzuetan, ez duela batere baliabide ekonomikorik izaten. Bereziki arduratuta gaude zerbitzu hori enpresa pribatuen bidez azpikontratatzeko joera indartu delako eta horrek laneko eskubideak lortzeko (edo galtzeko) bidean ondorioak dakartzalako. Langileak kontratatzea da gauza bat eta berdintasunaren alde benetako lana egitea bestea. Azken buruan, erakundeen borondate politikoaren mende dago hori, neurri handi batean.
Ikusezintasun eta botere-gabezia horretan daude profesionalak, tamalez. Horrez gain, Berdintasunerako Langileak kontrata- tzeko ekintza publikoek albo batera uzten dituzte prestakuntza arloko betekizunak. Batzuetan, badirudi gidabaimena edukitzea nahikoa dela berdintasunerako politikak eta planak gauzatzeko. Zenbaitetan, gainera, hautagaiak egokiak diren ala ez baloratu behar duten epaileek ez dute inolako ezagutzarik berdintasunari buruz. Beste horrenbeste gertatzen da erakunde publikoen diru laguntzen bidez antolatutako ikastaroetan; ikastaroa ematen dutenei ez zaie prestakuntza jakin bat exijitzen eta ez dira edukiak kontrolatzen. Arkitekturako titulurik ez duen norbaiti utziko al liokete, bada, eraikin-bloke bat eraikitzen?
Euskal Herriko Berdintasunerako Langileen Elkartean (apaipaisvasco@yahoo.es) gauden profesionalon iritziz, aholkulariak homologatzea ez da aski emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bidean aurrera egiteko; helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da, bai erakunde publikoetan bai pribatuetan, profesionalak kontratatzea, lan- baldintza duinetan, prestakuntza espezializatua exijituz eta eskumen nahikoa emanez. Hori beharrezkoa izango da erakundeek beraiek onartu dituzten legeak betetzeko (4/2005 berdintasunerako euskal legea, eta 3/2007 estatuaren legea), baina, batik bat, emakumeoi luzaroan galarazi zaigu eremua berreskuratzeko: boterea.