GARA > Idatzia > Euskal Herria

Anti-OGM kolektiboa Akitaniako Laborantza Saloian

GARA |

Beste hainbat talderekin batera Euskal Herriko trangenikoen kontrako kolektiboak Bordelen egingo den Akitaniako Laborantza Saloira joanen da. Mezua zabaltzeko ahalik eta jende gehien behar dela nabarmendu du Anti-OGM kolektiboak, horregatik autobus bat antolatu dute Baionatik. Maiatzaren 17an irtengo da Baionako Lauga aparkalekuaren paretik goizeko bederatzietan.

Autobusaren antolaketan laguntzeko joateko asmoa duen jendeari izena ematea eskatzen zaio: contact@eh.anti-ogm.org.

Presidentetzarako hauteskundeetan trangenikoen luzamendu baten alde ez zen hautagai ia bakarrak irabazi duela kontutan hartuta borroka inoiz baino garrantzitsuagoa dela nabarmendu du kolektiboak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo