GARA > Idatzia > Ekonomia

Langile bat hil da Otxandion sei metroko altueratik erorita

Jose Maria U.L. 61 urteko langilea hil zen atzo Otxandion, birmoldatzen ari zen baserri bateko leiho batetik erori ondoren. Osalanek esan zuenez, langilea sei metroko altuerarik lurrera erori zen telefono dei bat jasotzean finkatu gabe zegoen baranda batean ezarri ondoren.

GARA |

Jose Maria U.L. 61 urteko Durangoko auzokidea eta arotza autonomoa hil zen atzo lan istripu batean. Mekoleta kaleko baserri baten birmoldaketan lan egiten ari zen eta balkoietan bi egurrezko baranda jarri behar zituen baserriko bigarren solairuan. Barandek bi barra horizontal eta bost bertikal zituen, eta biktimak eginda zekartzan ateetako markoetan muntatzeko.

Osalanek azaldu duenez, erorketa gertatu denean, torlojuz lotu gabeko atearen atezangoen artean sartuta zegoen baranda. Antza denez, langileak dei bat jaso du bere sakelako telefonoan eta, estaldura arazoak zituenez, senagatik mugitzen hasi da komunikazio hobea lortzeko, baina, dirudienez, mugitzen ari zela, finkaturik ez zegoen barandan jarri eta lurrera erori da. Osalanek esan zuenez, enpresak beharrezko agiriak zituen.

Aurten dagoeneko, 47 langile hil da bere lanpostuan Euskal Herrian, Aurrekoa ere, Arrasaten hildakoa, eraikuntzan ari zen langile autonomoa zen.

CCOOk salatu zuenez, autonomoek babes gutxien daukaten langileak dira, beren kontratuak negoziatzera behartuta, arriskuen prebentzioen gastuak kentzen dituztelako. Gainera, autonomoa izanik ez da estatistika ofizialetan agertuko».

Halaber, eraikuntza sektorea kaltetuena dela adierazi zuen sindikatuak, batez ere, akzen istripuan gertatu zen moduan, altueratik erorketak direla-eta. CCOOren ustez, kasu gehienetan segurtasun sistemak ez daudelako gertatzen dira».

Bestalde, langile bat larri zauritu zen Abadiñon lanean ari zela maneiatzen ari zen makinarekin ebaki bat izan ondoren. Ondorioz, 48 urteko A.B.S. gizonezkoak ospitale batera eraman behar izan zuten.

47 hildako

Euskal Herrian aurten, dagoeneko 47 pertsona hil dira lan istripuan. Atzo Otxandion gertatutakoa ez da estatistika ofiziletan agertuko, hildako langilea autonomoa zelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo