GARA > Idatzia > Gutunak

Peio Lezaun Portillo Sanduzelai Guraso Elkarteko lehendakaria

Puntua «I»aren gainean

Sanduzelai I.P.an matrikulatu diren neska-mutilekin egin liteken baremazioa kontuan hartuta, ikastetxeko Eskola Kontseiluak legez (2007/4/23ko 32. Agindu Forala) bere irizpide propioaz eman dezakeen puntua ez erabiltzea erabaki du. Ikastetxe batean dauden plazak baino haur gehiago matrikulatzen direnean, legeak plazak emateko baremazioa erabiltzera derrigortzen du. Eskola Kontseiluak «frogatutako garrantzizko egoera estimatuengatik» erabakitzailea izan daiteken puntu bat emateko gaitasuna du. Guk, kexa moduan, puntu hori ez diogu inori emango.

Familia batzuei mesede egin eta beste batzuek urrun ikastera gaitzesteaz gain, Sanduzelai I.P.arentzat baldintza duinak eskatzen ditugu. Gure ikastetxea bi lerro maila bakoitzeko eramateko prestatuta dago eta honekin izango da elkarren segidako 4. urtea 3 lerroekin; gainezkatuta dago; beste jardueretarako gelak ikasgela bihurtzen dira; jantokia txikia gelditzen zaigu... Ez dugu nahi gure ikastetxean prefabrikatutako moduluak ezartzea.

Ikasleen erdia Orkoien, Oltzako zendea, Etxauri, Iza, Ziriza, Egillorretik... dator eta hauek eskola publikoa euskaraz aukeratzen dute eta beraien gunean D ereduaren eskubidea ukatzen zaie. Ikastetxearen kongestioa arintzeko konponbidea eta bare- mazioa saihesteko modua 2007/2008 ikasturterako Orkoienen D eredua zabaltzea izango litzateke eta 2008/2009 urterako Buztintxurin.

Gure zonan kalitatezko eta euskarazko eskola publikoaren aldeko apustua egiten dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo