Jaitsiera ekiditeko borroka
Garitanok Celtaren aurka jokatu ahal izango du igandean
Realak aurkeztutako helegitea ontzat hartu eta Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi zuen atzo bizkaitarrak Tarragonan ikusitako txartel horia
Aritz SORZABAL | DONOSTIA
Azkenik, Gaizka Garitanok, sasoi betean dagoenak, Celtaren aurkako partida erabakigarria jokatu ahal izango du igandean. Hain zuzen ere, Realak aurkeztutako helegitea ontzat hartu eta Tarragonan bizkaitarrak ikusitako txartel horia baliorik gabe utzi zuen atzo Lehiaketa Batzordeak.
Albiste ona txuri-urdinentzat, Garitano oso garrantzitsua baita bai berdegunean bai eta aldagelan ere. Gainera, gutxik espero zuten Realaren aldeko erabakirik, batzorde horrek ez baitu irizpide finkorik. Atzoko erabakia adibide.
Txartela baliorik gabe utzi dutela jakitera eman baino ordu batzuk lehenago, erdilari bizkaitarrak prentsaren aurrean hitz egin zuen goizeko entrenamendu saioaren ostean. Celta ez dela talde makala aipatu eta galiziarrekin tentuz ibili beharko dutela aurreratu zuen. «Talde oso ona dute eta mundu guztiak hilda daudela dio. Kontua da gu hilda ginela esan zutenean, hobeto hasi ginela jolasten», ekarri zuen gogora.
Igandeko partida hasten denerako, beste emaitza batzuk jakingo dituztela galdetuta, hoberena «horretaz ez pentsatzea» dela esan zuen. «Azken finean, gure partida berdin-berdin irabazi behar dugu. Finaletik finalera ari gara, eta hiru edo lau jardunaldi barru zer gertatuko den oso urruti geratzen da», nabarmendu zuen Bizkaiko erdilariak.
Alde horretatik, joan den asteburuko norgehiagoketen emaitzak ez zirela Realaren aldekoak izan komentatu zitzaion. «Levantek irabazi ez balu batez ere, oso gertu egongo ginateke beraiengandik. Baina horretaz ezin dugu pentsatu, gurean zentratu behar garelako. Partidak irabazten joanez gero, ziur baten bat eroriko dela», azaldu zuen Garitanok.
«Oso zaila dagoela» aitortu ondoren, jaitsiera ekiditeko helburua beren esku dagoela azaldu zuen. «Ezin gara hasi zenbakiak egiten. Zaila dago, baina gure esku dago», esan zuen jokalariak.
«Zailagoa zen aurreko astean»
Eskubiko iskiotibialen gainkarga baten ondorioz, Juanito ez zen Zubietako berdegunera atera entrenatzera. Dena den, goizeko saioaren osteko agerraldian, atzelariak garrantzia kendu zion oinazeei eta atzo partida izanez gero, jokatzeko prest egongo zela esan zuen. Beraz, igandean jokatzeko moduan egongo dela iragarri zuen.
Taldearen egoerari dagokioenez, andaluziarrak adierazi zuen zaila dela, «baina zailago zen aurreko astean, eta horren aurrekoan are gehiago». Pausoz pauso doazela esan zuen, eta «nahiz eta beste egoera batean ez genukeen nahiko, orain dugun sailkapeneko egoera hilabete batzuk lehenago oso zaila zirudien, eta guk gure etxerako lanak egiten baditugu, seguru nago hortik irteteko aukera izango dugula».
Bi atseden egun ondoren, goizez eta arratsaldez lan egin zuen Realak. Gaur, ordea, saio bakarra izango du. 10.30ean hasiko da, hain zuzen ere. Lesionatuei dagokienez, Skoubo eta Gerardo zelaian aritu ziren goizean errekuperazio lanetan, Jesuli bezala, azken hori gimnasioan izan bazen ere.
Arratsaldean, Realeko mutilek Sanseko ia jokalari guztiekin aritu ziren entrenatzen. Savio entrenamendutik lehenago joan zen «badaezpada» ere, klubeko medikuen esanetan. Bien bitartean, beste min hartutakoek sendatze prozesuarekin jarraitu zuten eta Juanitok, goizean bezala, atsedena hartu zuen.
Como cada miércoles de semana de partido en Anoeta, más de un centenar de niños se dieron cita en las instalaciones de Zubieta en una nueva jornada del proyecto Amets Bat.
En esta ocasión, participaron alumnos de quinto de primaria provenientes de los colegios Doctor Fleming de Villabona, Iturzaeta de Getaria, y La Salle de Andoain, quienes disfrutaron de unas horas repletas de actividades. A.S.