GARA > Idatzia > Gutunak

josu arotzena muxika Errenteria-Orereta

Postontzian, propagandarik ez!

Hasi da hauteskunde saltsa eta gehiegikeria! Batetik, ingurumena zaintzeko ekimenetan aho bete darabilte politikoek: eguzki-plaken inaugurazioan, San Markos zabortegia ixtearen alde, erraustegia... itxura hutsala! Ez dute hiritar norbanakoaren eskaerarekiko errespeturik erakusten eta! Nire postontzian «Propagandarik ez» dioen San Markoseko Mankomunitateko eranskailua dut, eta, sinets iezadazue, propaganda banatzaile gehienek errespetatzen dute. Gehienek diot... aste honetan alderdi gehienen propagandak jaso ditudalako. Alderdi horiei nire kexa agertu diet telefonoz. Alderdi bateko ordezkariak banatzailearen erantzukizuna, oker bat... antzeko aitzakiak jarri dizkidanean, argi eta garbi adierazi diot norbera dela bere propagandaren erantzule eta berriro gerta ez dadila eskatu dut.

Gehiegikeriaz, itxurarik gabe dirua, papera, ingurumena... xahutzen duten garai honetan zure postontzian propagandarik ez duzula nahi adieraztea animatzen zaitut eta zuon erabakia errespeta dadila exijitzea.

Sortzen ez den tokian, ez da hondakinik!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo