aitor iztueta, josune agirrezabala, iban ortiz, iñaki elduaien Tolosako ezker abertzalearen izenean
Tolosako EAE-ANV-ren propaganda
Tolosako EAE-ANV-k maiatzaren 16an, bere hautagaien eta hainbat jarraitzaleren argazkia zuen kartelak jarri zituen, zeloz pegatuta txukun-txukun. Hurrengo goizean ez zegoen alerik, PNVk kentzea agindu baitzuen.
Denok dakigu demokratikoak ez diren hauteskundeen aurrean gaudela eta hori dela-eta, horra zer egin duten PNVk eta alkateak: modu bidegabean izorratu duten EAE-ANV gehiago izorratu; lau urteotan herri honek bozkatutakoa errespetatu beharrean, zinegotzien harrapaketa lotsagarria egin.
Ley Orgánica 5/1985 Régimen Electoral General-aren 182'2 artikuluaren bidez erraz konpon zitekeen zinegotzien postuak dagokionari itzultzea, baina ez dute nahi izan; bi zinegotzi gehiago izan dituzte lau urtez lotsagabe.
Dirua besterik ez duen alderdiak, hedabide guztietan bere propaganda milioiak gastatuta egin dezakeen alderdiak, kartel batzuk jartzeko adina justu-justu duen alderdiari zeloz pegatutako kartelak kendu dizkio. Herria garbi esango dute, jakina, beraiek hedabide eta buzoi guztiak bete ditzaketenean beren propaganda garestiaz eta kalea besterik geratzen ez zaion alderdi bidegabeki kolpatuari arnasa hartzen ere ez utzita.
Oso garrantzitsua da egoera honetan EAE-ANVri botoa ematea, bakea eta Euskal Herriaren eskubideak baititugu jokoan, aukera historikoa da lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean, eta ezin dugu hutsik egin, urte luzeetako sufrimendua daukagu jokoan.
Kartelak jarri egingo ditugu eta hauteskundeak pasatakoan, baita kendu ere. Gure konpromisoa da jarri eta kentzea. Tolosako herritarrei, orohar, eta gure kartelak «enbarazu» egin diezaieketen merkatari, ostalari eta abarri gure egoera uler dezaten eskatzen diegu: ez kendu bidegabeki tratatzen dituztenen kartelak.