erakusketa
Iñigo Royo argazkilaria «Elektroi askeak» erakusketaz jardungo da Tabako Fabrikan
Iñigo Royo argazkilariak hartuko du aste honetan Tabako Fabrikan Lemaître bildumako bideo aukeraketa batez osatutako «Elektroi askeak» erakusketako bisitaldi komentatuen ardura. «¡Ojalá que pasemos un buen rato!» izenburua izango dute bisitaldi horiek eta gazteleraz izango dira. 24an (osteguna) eta 25ean (ostirala) egingo dituzte, dohainik, arratsaldeko 18.00etan. Parte hartu nahi dutenek honako telefono honetan izena eman dezakete: 677 681 457.