GARA > Idatzia > Non Zer

ipuingintza

Harkaitz Cano eta Iban Zaldua, Donostia Kultura-Literatura programaren saio batean

«Neguaren Etorkizunak» izenarekin, (euskal) ipuingintzari begirada, bi narraziogintza jakinetatik abiatuta, mahai-ingurua izango da. Uxue Apaolazak egingo ditu galdetzaile-bideratzaile lanak. Idazleok (euskal) ipuingintzaren panoramaz jardungo dute eta hainbat galderari erantzungo diete: Ipuinak zer du nobelatik eta zer poesiatik? Euskal ipuin-bildumen (erlatiboki) ugaria, literatur azpigarapen ala modernotasun zeinu ote...? Garrantzi handiegia ote du edukiak formaren aldean euskarazko narraziogintzan?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo