Heleta
Euskal Herriko transgenikoen aurkako taldeak informazio eguna eginen du
Ipar Euskal Herriko Transgenikoen kolektiboak batzar orokorra egin zuen astelehen arratsean Heletan. Izan ziren 50 pertsona inguruk mugimenduaren indarrak aurrera jarraitzen duela adierazten du. Ekainaren 9an Baionan informazio eguna eta jaialdi bat antolatuko dute. Paueko Laborantza Saloian eraman ekintza positiboki baloratu zuen kolektiboak, baita joan den astean ezagutzera eman zuten OGMen banatzaileen zerrenda ere. Hurrengo batzarra ekainaren 4an izanen da Heletan arratseko 8,30ean.