lesaka
Zalain enpresako langileek jardunaldia ez luzatzeko greba egingo dute gaur
Lesakako Zalain enpresako langileek greba egingo dute gaur konbenioaren negoziazioan zuzendaritzak erakutsi dituen asmoen aurka eta manifestazio bat egingo dute 11.00etan Leskako plazatik hasita. Zuzendaritzak 64 ordu urteko gehiago luzatu nahi du jardunaldia. Langileek, berriz, gaur eguneko 1.632 orduekin bere kudeaekta hobetzekoeskatu diote zuzendaritzari. Bestalde, enpresa «behin eta berriz, mehatxuka dabil» salatu zuen LABek. Izan ere, lanordu gehiago ez badira onartzen, lantegia itxiko duela esan zuen zuzendaritzak.