GARA > Idatzia > Osasuna

Denboraldi amaiera lasaia

40 puntutara heltzeak zurrumurruen atea ireki du

Jokalari gorritxo garrantzitsuen izena hainbat taldeen agendan agertzen da

GARA | IRUÑEA

Mantentzea matematikoki ziurtatzeko puntu bat falta zaion arren, argi dago Osasunak aspaldian bila zegoen lasaitasuna aurkitu zuela Levanten lortutako garaipenari esker.

40 puntutara heltzeak lasaitasunaren ateak ireki ditu, beraz. Baina baita zurrumurruenak ere. Eta ez bakarrik talde gorritxoak eta Realak igandean jokatuko duten norgehiagokari buruzkoak, baita jokalariei dagozkienak ere.

Osasunako ordezkariek aspaldian adierazi zutenez, apirila hilabete egokia izango litzateke datorren denboraldiarako taldea osatzeko. Baina apirila joan da eta hainbat jokalarien etorkizuna zehaztu gabe dago. Kasu askotan, gainera, jokalari garrantzitsuen norakoa da oraindik ezagutzen ez dena. Zirkunstantzia biak, ziur aski, lotuta daude, horietako hainbat jokalarien izena beste hainbeste taldeen agendetan agertzen baita.

Ildo horretan, Roberto Soldadorena izan da, dudarik gabe, azken orduotan gehien entzun den izena. Ciutat de Valencian sartutako golek lehen orrialdera eraman dute aurrelaria eta bere etorkizuneko aukerak ugaldu egin dira.

Jose Angel Zigandak aitortu zuen astelehenean nahiago zuela Soldadok «denboraldi honetan gol gehiago ez sartzea», horren truke Osasunan jarraitzen badu. «Asko gustatuko litzaidake berak hemen jarraituko balu, baina zoritxarrez hori ez dago ez neure ez bere esku. Desiratu besterik ezin dut egin», onartu zuen.

Real Madrilek dauka honi buruzko azken hitza, hain zuzen ere, oraindik honek erabaki behar baitu aurrelariaren kontratua luzatu edo ez-2008an amaitzen da- baita datorren denboraldian berriro ere talde bati lagako dion edo ez. Eta ez da hautagairik falta. Argi dago Osasunak berak aurrelaria nahi duela, baina talde nafarraren desio bera daukate, gutxienez, Mallorcak -gorritxoa izango den Portillo fitxatu nahi zuten- eta, itxura denez, baita Valentziak eta Deportivok ere. Mallorcak berak begi onez ikusten du Webóren fitxaketa.

Iruñeatik urrun

Oraindik erabakitzeke dago, bestetik, Raul Garciaren etorkizuna. Baina argi dago ez dela gorritxoa izango. Zalantza nagusia jokalari nafarrak Valentzian edo Atleticon jokatuko duen jakitea da.

Ez da maletak egiteko aukera izan dezakeen erdilari bakarra, orain hainbat aste, Athleticek David Lopezengan duen interesari buruzko zurrumurruak agertu baitziren. Ez da erraza, talde zurri-gorriak mailari eutsi behar baitio batetik eta, bestetik, jokalariaren klausula ordaindu behar baitu. Arazo hori ez dauka Valdo fitxatu nahi duenak, bere kontratua aurten amaitzen baita. Eta, momentuz, ez du akordio berririk sinatu Osasunarekin. Espanyol eta Bolton Wanderers zain daude.

Argi dago Osasunak azken aldian egin duen denboraldi onak nolabaiteko fakura ekar dezaketela.

DESIRATUA

Roberto Soldadorena izan da, dudarik gabe, azken orduotan gehien entzun den izena. Osasunak aurrelariak Iruñean jarraitzea nahi du, baina antzerako desioa daukate, itxura denez, Deportivok, Mallorcak eta Valentziak.

Athletic y Levante pueden hacer innecesario ese último punto

El domingo habrá muchos ojos puestos en el Sadar, pero también en Iruñea funcionarán los transistores.

Y es que ese famoso punto que le falta a Osasuna puede acabar resultando innecesario, si Athletic o Levante contribuyen.

Y es que si el Athletic pierde uno de los tres últimos partidos, podrá alcanzar un máximo de cuarenta puntos, con golaverage favorable para los navarros. El equipo bilbaino, además, se enfrenta al Levante en la última jornada, con lo que si los de Abel Resino pierden este fin de semana, ese último duelo directo dejará a uno de los dos por debajo de Osasuna, junto a Celta y Nástic, certificando así la permanencia rojilla.

GARA

La plantilla osasunista regresa al trabajo

Tras disfrutar ayer de jornada de descanso, la plantilla osasunista regresará hoy al trabajo. Será a partir de las 10.30 horas en Tajonar cuando empiece a preparar el derbi del domingo ante la Real, en el que Osasuna buscará el punto que necesita para certificar la permanencia.

Agotadas las entradas enviadas a Donostia

Antes incluso de que se pusiesen a la venta, los aficionados de la Real ya agotaron, mediante reserva, las 1.287 entradas remitidas por Osasuna para el derbi del domingo. Ante la demanda, el club donostiarra solicitó más billetes, pero Osasuna informó de que es imposible.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo